Prentsa oharra

Urteko kultura markari saria jaso du Guggenheim Bilbao Museoak

Guggenheim Bilbao Museoak European Cultural Brand of the year 2017 saria jaso du, Alemaniako Cultural Brands erakundearen eskutik; instituzio horrek kultura arloan aritzen diren urteko eragilerik garrantzitsuenei ematen dien saria da.

European Cultural Brand Awards zeremoniaren 12. edizioa bart gauean izan zen, azaroak 9an, ostegunarekin, Berlingo Wintergarten jauregian. Sei izan ziren saritutako erakundeak, beste hainbeste kategoriatan: joera-marka, hiri-kultura, kultura-inbertitzailea, kultura-zuzendaria, eskualde turistikoa eta hezkuntza-programa. Urteko kultura-marka europarrarena da sari nagusia, eta Guggenheim Bilbao Museoarentzat izan da aurtengoan.

Museoa hautatzeko epaimahaikideek kontuan hartu dituzten arrazoiak honakoak izan dira: Museoak bere ingurunean duen garrantzia kultural eta ekonomikoa, hiriaren marka eraikitzerakoan izandako eragin nabarmena eta ireki zenetik 20 urte igaro ostean nazioartean duen kokapenaren sendotasuna.

 

Sariei buruzko informazio gehiago:

http://cultural-brands.com/

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.