Kontuan hartuz 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioz nazioarteko egoeran aldaketa larriak gertatu zirela eta turismo-sektoreari bereziki eragin ziola, Guggenheim Bilbao Museoaren 2002ko ekitaldiaren balantzea positibotzat har daiteke. Lehenengo lauhilekoan jende gutxiago hurbildu bazen ere, gainontzekoan, bisitarien kopurua 2001ekoaren antzekoa edo handiagoa izan da urtean zehar.