Prentsa oharra

Sinposioa In Transit: 300 urteko artea AEBn

Guggenheim Bilbao Museoak In Transit: 300 urteko artea AEBn aurkezten du, Estatu Batuek nazioarteko artean duten zeresanari buruzko sinposioa

Nazioartean entzute handikoak diren pertsonak bilduko dira eta 300 urteko historian ze har Estatu Batuek artean, kulturan eta politikan izan duten eragina aztertuko dute

Bere Hamargarren Urteurrenaren ospakizunen barruan, Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Museum eta Terra Foundation for American Art-ekin elkarlanean antolatutako In Transit: 300 urteko artea AEBn sinposio akademikoa aurkeztuko du urtarrilaren 9 eta 10ean.

Sinposio hau Art in the USA: 300 urteko berrikuntza erakusketaren inguruan Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako jardueretako bat da. Erakusketa 2008ko apirilaren 27ra arte egongo da ikusgai.

Nazioartean ospe handia duten pentsalari eta adituak Museoko Entzungelan bilduko dira, eta euren 300 urteko historian zehar Estatu Batuek artean, kulturan eta nazioarteko politikan izan duten eraginari buruzko hausnarketak eta eztabaidak jorratuko dituzte

Hauek dira, besteak beste, In Transit: 300 urteko artea AEBn sinposioan landuko diren gaiak: kulturak mundu zaharraren eta berriaren artean dituen bideak, arte-diziplina ezberdinen arteko ideia-elkartrukea, AEBri buruzko fikzioa eta irudimenean duen zeresana, jabekuntzaren eta artearen estetika eta esangura, eta enpresen jarduera, gizartearen eta hirien garapenerako motorea bezala.

Hizlariak

Ondorengo partehartzaileak sinposioa antolatu duten erakundeen ordezkariak dira: Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia, eta Veerle Thielemans, Terra Foundation for American Art-en Programa Akademikoen Arduraduna Giverny-ko Arte Amerikarren Museoan (Frantzia).

Era berean, ondoren izendatzen diren nazioartean ospe handia duten unibertsitateko adituak ere bertaratuko dira: Sheldon Nodelman, Kaliforniako Unibertsitateko Artearen Historian Katedraduna; Alexander Nemerov, Yale Unibertsitateko Artearen Historian Katedraduna; David Lubin, Wake Forest University-ko (Winston-Salem) Artearen Historian Katedraduna; eta Francisco Calvo Serraller, Madrilgo Universidad Complutenseko Artearen Historian Katedraduna.

Azkenik, Veerle Thielemans, Giverny-ko Arte Amerikarraren Museko ordezkaria, eta Nancy Mowll Mathews, Williams College Museum of Art-eko Eugénie Prendergast Bildumako XIX eta XX. mendeetako Arte Arduraduna, ere hemen izango direla nabarmentzekoa da.

BERTARATZEKO IZENA EMATEA
- Sinposioan parte hartzea doakoa da
- Aldez aurretik, ordea, izena eman behar da (eserlekuak bete arte) 944359062 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 10:00 - 18:00 bitartean, edo simposio@guggenheim-bilbao.eus helbidean. Saio guztietan edo hautatutako batzuetan parte hartu daiteke (jakinarazi hautatutako egunak eta saioak)
- Tokia: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela

UNIBERTSITATEKO KREDITUAK
Sinposioan parte hartzen duten UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleei ziurtagiri bat emango zaie, eta UPV/EHUko aukera askeko kreditu akademiko bategatik baliozkotzeko erabili ahal izango dute. Horretarako, ezinbestekoa izango da programaren hasieran ikasle-txartelaren kopia bat ematea.

PROGRAMA

Urtarrilak 9

I. SAIOA

16:00etan
Ongietorria eta sinposioaren aurkezpena: Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia
Elkarrizketa:
In and out of Bilbao: Visions of the USA (Bilbon eta Bilbotik at: AEBri buruzko ikuspegiak) Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia

17:30ean
Eskerrak ematea: Veerle Thielemans, Giverny-ko (Frantzia) Arte Amerikarraren Museko ordezkaria
Erakusketaren aurkezpena:
Art in the USA: 300 Years of Innovation (Art in the USA: 300 urteko berrikuntza) Susan Davidson, XX. mendeko Arte Arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum

18:00etan
Konferentzia:
Mirages of Identity: The Forging of an American Art and Its Ideological Contestations

20:00etan
Erakusketaren bisitaldiaUrtarrilak 10

II. SAIOA

11:00etan
Aurkezpena:
Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia

11:15etan
Konferentzia:
Ground Swell: Edward Hopper in 1939 (Hondoko itsaskia: Edward Hopper 1939an) Alexander Nemerov, Artearen Historia eta Ikasketa Amerikarretako Irakaslea, Yale Unibertsitatea

13:00etan
Atsedenaldia

III. SAIOA

15:00etan
Aurkezpena: Veerle Thielemans, Giverny-ko (Frantzia) Arte Amerikarraren Museko ordezkaria

Mahai ingurua:
History in the Present Tense (Historia orainaldian) David Lubin, Arte Irakaslea, Charlotte C. Weber Katedra, Wake Forest University, Winston-Salem eta Nancy Mowll Mathews, XIX eta XX. mendeetako Arte Arduraduna, EugéniePrendergast, Williams College Museum of Art

17:00etan
Konferentzia:
El arte americano visto desde Europa Francisco Calvo Serraller, Artearen Historian Katedraduna,
Universidad Complutense, Madril

18:00etan
EztabaidaParte-hartzaileak:

JUAN IGNACIO VIDARTE

1992an Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Proiektuaren Patzuergoaren, Museoa Bilbon eraiki eta instalatzeko arduradunaren, Zuzendari izendatu zuten. 1996ko abenduaren 18an, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi izendatu zuen Museoaren Fundazioko Patronatuak eta kargu horretan jarraitzen du gaur egun.

Bere agindupean, Museoak sari ugari jaso ditu 1997ko urrian ireki zenetik. Horien artean aipatzekoak dira 1999an jasotako Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina edo oraintsu emandako Euskaldun Unibertsal saria.

Artikulu ugari argitaratu ditu eta Museoaren funtzionamenduari buruzko, izan duen eragin ekonomikoari buruzko eta “Guggenheim efektua” deritzonari buruzko hitzaldiak eskaini.

SUSAN DAVIDSON
Gaur egun Susan Davidson New Yorken dagoen Solomon R. Guggenheim Museum-eko XX. mendeko Arte Arduraduna da. Erakunde honetan 2002. urtean hasi zen lanean hemezortzi urtez The Menil Collection-eko (Houston, Texas) Bildumen Arduraduna izan ostean. Guggenheim Museoentzat sortutako erakusketa eta argitalpen berrienak ondorengoak dira: No Limits, Just Edges: Jackson Pollock Paintings on Paper
(2005–06), Peggy and Kiesler: The Collector and the Visionary

(2003–05) (katalogoa Peggy Guggenheim and Friedrich Kiesler:The Story of Art of This Century izenburupean argitaratu zen) eta American Pop Icons (2003).

The Menil Collection-en Davidson Victor Brauner: Surrealist Hieroglyphs (2001–02), Yves Tanguy Retrospective (2001), eta Joseph Cornell / Marcel Duchamp... in resonance (1999) erakusketetako komisarioa izan zen. Horrez gain, 1997an Solomon R. Guggenheim Museum-entzat antolatutako Robert Rauschenberg Retrospective erakusketako komisarioetako bat izan zen, eta 1991n Robert Rauschenberg: The Early 1950s erakusketako arte arduradun laguntzailea.

Artearen Historia ikasi zuen Londresko Courtauld Institute-n eta Washington, D.C.-ko George Washington Unibertsitatean.

SHELDON NODELMAN

Sheldon Nodelman-ek Artearen Historiari buruzko doktorego ikasketak Yale Unibertsitatean egin zituen. Gaur egun, Artearen Historiako Irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon, baina eskolak eman zituen lehenago Bryn Mawr College-en, Princeton-en, eta Yale Unibertsitatean. Besteak beste, Fulbright eta Morse dirulaguntzak jaso ditu. Erromako arte klasikoa, XX. mendeko abangoardia historikoak eta artearen historiaren teoria eta metodologiarekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu batez ere.Bere argitalpenik berriena Mark Rothko margolari estatubatuarraren ingurukoa da: The Rothko Chapel
Paintin gs, University of Texas Press, 1997. Marcel Duchamp artistari buruzko liburu bat idazten ari da gaur egun.

ALEXANDER NEMEROV

Alexander Nemerov-ek Yale Unibertsitatean egin zituen bere doktorego ikasketak, eta gaur egun Artearen Historia eta Ikasketa Amerikarretako irakaslea da bertan. Eskolak emateaz gain, XVIII. mendetik XX.erako Ameriketako ikus-kulturari buruz idazten du. Hasieran, pinturan jarri zuen arreta gehien bat, baina zinema, antzerkia eta eskultura bezalako beste eremu batzuk ikasten ere jarduten du. Bere idatzizko lanetan, fikzioa eta poesia ikus-arteetatik eratorritako lanekin batera aztertzen ditu maiz. Gaur egun ondorengo proiektuetan ari da lanean: Abraham Lincoln presidente izandako garaian Macbeth antzezlanaren antzezpen bati buruzko ikerlana, eta bere aita, Howard Nemerov poeta, eta bere izeba Diane Arbus argazkilariaren arteko harreman artistikoaren inguruan beste ikerlan bat.

DAVID LUBIN

1999. urteaz geroztik, David Lubin Arte Irakaslea da Wake Forest University-ko Charlotte C. Weber Katedran eta artearen historia, zinema eta herri kulturako eskolak ematen ditu. Yale Unibertsitatean Ikasketa Amerikarretan doktoregoa lortu zuen eta Californiako South University-n zinema ikasketak egin zituen. Rolling Stone aldizkariarentzat idazteaz gain, Act of Portrayal, Picturing a Nation eta Titan ic (izen bereko filmari buruzko azterketa zorrotz eta sakona) liburuak ere idatzi ditu Lubinek.

2006-—07 ikasturtean zehar, David Lubin Harvard-ko The Charles Warren Center for the Study of American History-n aritu da lanean, gerra modernoaren eta ameriketako ikus-kulturaren arteko harremana aztertzen duen liburu batean.

NANCY MOWLL MATHEWS

Nancy Mowll Mathews XIX eta XX. mendeetako “Eugénie Prendergast” Arte Arduraduna da Williams College Museum of Art-en eta bertako Prendergast Agiritegiko eta Ikasketa zentroko Zuzendaria da. Gainera, ikertzen aritzen da, erakusketak antolatzen ditu eta Prendergast familia eta haien garaiari (1850– 1950) buruzko lanak argitaratzen ditu. Oraintsu, Moving Pictures: American Art and Early Film, 1880-1910 erakusketa eta katalogoa sortu ditu, bietan XIX. mende amaieratik XX. mende hasierara zinemaren eta ikus-arteen arteko elkar-loturetan murgilduz.

Mary Cassatt artistari buruz sei liburu idatzi ditu, horien artean Mary Cassatt: A Life (1998) eragin handiko azterketa biografikoa aurki daitekeelarik. 2001ean, kritikariek txalokatu zuten Paul Gauguin: An Erotic Life argitaratu zuen. Urte berean baita ere, American Dreams: American Art in the Williams College Museum of Art to 1950 saiakera-liburukia editatu zuen. Horrez gain, Mary Cassatt: The Color Prints (1989) eta Maurice Brazil Prendergast, Charles Prendergast: A Catalogue Raisonné (1990) katalogo arrazoituen egileetako bat da. Mathews-ek New York University-ko Institute of Fine Arts-en egin zituen doktorego ikasketak, eta Artearen Historiako irakaslea izan da Williams College-en 1988. urtetik.

FRANCISCO CA LVO SERRALLER

Francisco Calvo Serraller Madrilgo Universidad Complutenseko Artearen Historian Katedraduna da. San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiako kidea 1999. urtetik, erakusketa ugariren komisario eta Prado Museoaren zuzendaria izan da. Irakasle eta ikertzaile ez ezik, El Paí s bezalako hedabideetan arte-kritikaria ere da. Saiakera garrantzitsuak idatzi ditu, hala nola, España, medio siglo de arte de vanguardia (1985), El arte visto por los artistas (19 87), Vanguardia y tradición en el arte español contemporáneo (1989), La novela del artista (1991), Enciclopedia del arte español contemporáneo (1992), La imagen romántica de España. Arte y arquitectura del siglo XIX (1995), Las Meninas de Velázquez (1996),
Columnario. Reflexiones de un crítico de arte (1998), Libertad de exposición. Una historia del arte diferente (2000) eta El arte contemporáneo (2001).

VEERLE THIELEMANS

Veerle Thielemans Terra Foundation for American Art erakundearen Europako hezkuntza-programen zuzendaria da Giverny-ko Musée d’Art Américain museoan. Fundazioko hezkuntza- eta arte-programen barnean hainbat sinposio eta kongresu antolatu ditu Frantzian, Britainia Handian eta Alemanian . Terra Foundation-eko ikerketa-beken egitarauaren arduraduna da eta Giverny-n izaten den Terra Summer Residency programaren antolatzailea. Ikasketei dagokienez, Artearen Historian lizentziatu zen Lovaina-ko unibertsitatean (Belgika) eta “Hizkuntza-zientzietan” Pariseko École des Hautes Études en Science Sociales unibertsitatean, horrez gain, Artearen Historian doktoregoa lortu zuen Baltimore-ko John Hopkins unibertsitatean.

Bilbon, 2008ko urtarrilaren 4a

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu. www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.