Prentsa oharra

Arkitekturaren inguruko Nazioarteko Fil eta Dokumental Jaialdia

Guggenheim Bilbao Museoak arkitekturaren inguruko Nazioarteko Film eta Dokumental Jaialdia aurkezten du

Filmaketa hauek geure garaiko obra nabarmenenen sortze-prozesua erakusten dute, izen handiko arkitekto diren eskutik: Le Corbusier, Norman Foster, Santiago Calatrava, Tadao Ando edo Richard Meier

Guggenheim Bilbao Museoak, Erromako DOC FESTekin lankidetzan, XX. eta XXI. mendeetako funtsezko arkitektoen inguruko dokumental sorta bat aurkeztuko du. Dokumental hauek joan den 2006ko irailean aurkeztuak izan ziren Festival di Palazzo Veneziako nazioarteko jaialdian. Rubino Rubinik, DOC FEST-eko zuzendariak, ziklo hau aurkeztuko du Museoaren Entzungelan martxoaren 12tik 18ra.

Modu honetan, Museoak omenaldia egiten dio Guggenheim sareak mundu osoan dituen egoitzetan dagoen diziplina nagusi bati. Honen adierazgarri ditugu Fundazioaren proiektu anitzak, hala nola, Solomon R. Guggenheim-a, Frank Lloyd Wright arkitekto ospetsuak diseinatutakoa; Richard Gluckman arkitekto amerikarraren Berlineko Guggenheim-a; Guggenheim Guadalajara proiektua, Enrique Norten arkitekto mexikarrak sortutakoa; edota Abu Dhabi eta Bilboko proiektuak, Frank Gheryren obrak azken hauek.

Alde batetik, jaialdiak honako izen oneko arkitektoen obretan sakontzeko aukera ematen du: Le Corbusier, Wallace Harrison, Norman Foster, Van der Rohe, Steven Holl, I.M. Pei, Tadao Ando edo Richard Meier. Bestalde, interes handiko bi istorio kontatzen ditu, Generation Yamakasi eta Shibam: Chicago of the desert dokumentalen bitartez, arkitektura giza-harremana izango bailitzan.

Espazioa eta bolumena, argitasuna eta iluntasuna, multzoak eta xehetasunak, arkitekturari nahiz zinemari dagozkien gaiak dira. Zinema dokumentalaren bidez bi adierazpide eta komunikabide horiek betidanik agertu izan dira elkartuta.

Dokumental zikloa martxoaren 12an hasiko da Generation Yamakasirekin. Yamakasi Lingala afrikar hizkuntzan jatorria duen izena da eta “gorputz sendoa, espiritu sendoa, pertsona sendoa” esan nahi du. Yamakasiak zazpi gazte dira eta haien bizimodua eta arte estiloa sortu dute, "l'art du déplacement" deiturikoa (Lekuz mugitzeko artea). Bizimodu eta arte estilo hau hormetatik igotzean, balkoietatik zabuka ibili eta zabaltzetatik salto egitean datza. Horrela, hormigoizko arkitektura zapaltzailea paisaia bihurtzen da haiei esker, fantasia, jolasa eta aukera amaigabeak eskaintzen dituen paisaia. Kable, kamera amarru edota etenik gabe, Pariseko gazte hauek euren bizitza arriskuan jartzen dute jauzi bakoitzean. Erreportaje honetan Yamakasiak ikuspuntu pertsonal eta onbera batetik ikus ditzakegu. Hirietako artista-akrobatak dira; diziplinak, borondateak eta gogoak bultzatuta aldirietako gazteak eta euren buruak aldatzeko gaitasuna dutenak.

Gaur egun, euren artean arituko diren pertsona berriak prestatzeko elkarte baten buru dira. Kide berriei honakoa eskatuko zaie: norbere beldurrak gainditzeko asmoa, kontzentrazio handia eta espiritu gogorra.

Asteazkenean, martxoaren 14an, Building the Gherkin (Gherkin eraikitzen) dokumentala emango da. Mirjam Von Arx izango da bertan, Londreseko dorre ospetsuari buruz (Norman Forsterrek diseinaturikoa) egin den filmaren zuzendaria hain zuzen ere. Hasieratik galdera garrantzitsu bat
ekarri du burura proiektu honek: erabaki zuzena al da ikono berri bat, dorre berri bat Londresko finantza-barrutiaren erdian eraikitzea, dagoeneko bi bonba jarri dituzten lekuan? Film luze honek, hiru urteko filmaketa baten emaitzak (2001etik 2004ra), komunikabideek “Pepino erotikoa” deitzen dioten sekulako etxe-orratzaren sortze-, eraikitze- eta okupazio-prozesu osoan zehar, 2001etik 2004ra arte, jarraitzen du arkitektoa. Gaur egungo arkitektura monumentalaren erradiografia proposatzen duen filma da hau.

Ostiralean, martxoaren 16an, bertaratzen direnek Stefan Tolz-en Shibam: Chicago of the desert (Shibam: Basamortuko Chicago) dokumentala ikusteko aukera izango dute. Denboran zehar egindako bidaia zirraragarri honek Yemengo hirira eramango gaitu. Mila urte baina gehiago dituen hiri hau, UNESCOren munduko ondarea ere dena, etxe-orratzen hiria da. “Basamortuko Chicago” bezala ezagutzen da eta lasto-buztinez egindako 500 etxe-orratzetik gora ditu (8 solairuko baten bat ere), bata bestearen ondoan metatzen direnak; baita labirintoa gogora ekartzen diguten kalexka estuak ere.

Egun horretako bigarren eta azken dokumentala Regular or Superior: Views on Mies van der Rohe (N ormala edo super: Mies van der Royeren gaineko ikuspegiak)izango da. Eraikin enblematikoak diseinatu izanagatik ospetsu, besteak beste New Yorkeko Seagram, Torontoko Dominon Centre eta Chicagoko hainbat eraikin ere, sortu zituen diseinu minimalistengatik nabarmendu zen van der Rohe. Purutasuna eta soiltasuna lortzeko haren obsesioak eta “gutxiago gehiago delako” haren uste osoak gure benetako bizimodua hobeto islatzen duen arkitektura sortzera eraman zuten.

Larunbatean, martxoaren 17an, Museoaren Entzungelan hiru dokumental emango dira. Protagonista bezala hiru arkitekto famatu izango dituzte: Santiago Calatrava valentziarra, Steven Holl estatubatuarra eta I.M. Pei txinatarra.

Arratsaldeko lehenengo filmak The socialist, the architect and the twisted tower (Sozialista, arkitektoa eta dorre bihurritua) Turning Torsoa, Europako pisu-eraikin altuenaren atzean, dagoen intrigazko historia kontatzen digu. Asko arriskatu diren bi gizon dira protagonistak: mundu osoan ospea duen Santiago Calatrava arkitektoa (bere aurreneko etxe orratzari aurre egiten ari zaio proiektu honekin); eta hiri ertain bateko eraikuntza-enpresa bateko gerentea, politikari ohia, duen eragin guztiaz baliatu dena proiektu hori aurrera eraman ahal izateko.

Horren ondoren, ikusleek Steven Holl, arkitekto iparramerikar onenetakoa, sakonki ezagutu ahal izango dute, Steven Holl. The Body in the Space (Steven Holl. Gorputza espazioan) filmari esker. Kiasma Helsinkiko Arte Garaikideko Museoaren eraikuntza-fasean filmatutako dokumental honek Peter Eisenman bezalako maisuen ikasbideak garatuz, laurogeita hamarreko hamarkadan sortutako arkitekto belaunaldiaren filosofia aditzera ematen du.

Eguna Building on the Past: I.M. Pei and Royal Arsenal (Lehenaldiaren gainean eraikitzen: I.M. Pei eta Royal Arsenal) dokumentalarekin bukatuko da. Dokumentalak I.M. Pei arkitekto txinatar-amerikar famatua aurkezten du Königliche Zeughaus bere obraren bidez. Royal Arsenal eraikinari itsatsitako dago eta Alemaniako Historiaren Museo barnean aurki daiteke. Bi aro desberdin, bi historia desberdin adierazten dituzten bi eraikin, hunkiarazteko aurkeztuak.

Igandean, martxoaren 18an, ziklo hau amaitzeko, Museoak honako arkitekto ezagunean proiektuak azaltzen dituzten hiru dokumental emango ditu: Le Cobusier, Wallace Harrison, Tadao Ando edo Richard Meier.

Lehenengo filmak, Living Architecture: the Work of Tadao Ando (Arkitektura bizia: Tadao Andoren obra) Tadao Andoren estudioko eguneroko lana deskribatzen du, "Tadao Ando Architect & Associates", hondartzan eraikiko duten hormigoizko etxe txiki baten sorrera, hain zuzen. Arkitekto japoniar honek autodidakta bezala ikasi zuen arkitekturari buruz dakiena, irakurriz eta Europan, Afrikan eta Estatu Batuetan zehar bidaiatuz. Tadao Andok obra
ikaragarriak diseinatu ditu, hala nola La Capilla sobre el Agua Tomanu-n (Japonia 1985), Pabellón de J apón (Sevilla 1992) edo The New Modern Art Museum, Forth Worth-en (EEBB 2002). 1995eko Pritzker sariduna izanik, erregionalismo kritikoaren buruetako batentzat hartzen dute, munduko kultura guztietan egiten den arkitektura modernoaren bereizkuntzarik gabeko erabilerari uko egiten dio. Bere obretan mugimendu modernoaren forma eta materialak Japoniako ohiko printzipio estetiko eta espazialekin konbinatzen ditu.

Bigarren dokumentalak, Magician of light: Richard Meier Architect (Argiaren aztia: Richard Meier, arkitektoa) bere geometria eta irudien konbinazio harmoniatsuagatik famatua den arkitekto bat aurkezten du. Bere konposizioak, kubo, erdi-esfera, uhin, triangelu eta pilareez osatuak, mundu guztian zabaldu dira. Zuria da arkitekto honen ikur bereizgarria, gure garaiko adierazgarrienetakoa, eta zoragarriro erabiltzen du kolore hori argiarekin, itzalarekin eta naturarekin etengabe jolasean aritzeko.

Zikloa bukatzeko, obra baten istorioa emango da, New Yorken dagoen Nazio Batuen eraikina bezain garrantzitsua dena: A Workshop for Peace (Bakerako tailerra). Dokumental hau Nazioarteko Erakundearen hirurogeigarren urteurrena ospatzeko sortu zen eta nazioarteko arkitekto talde bat aurkezten digu. Talde honek aipatutako erakundearen ideal handiak eta nazioarteko komunitateak bakea behin betiko lortzeko duen gogo bizia bereganatu ditu. Ideal horiek beiraz, altzairuz eta harriz egindako dorre moderno batean irudikatzen dira.

 

Arkitektura zikloaren programazioa:

2007ko martxoaren 12tik 18ra

Astelehena, martxoaren 12a

Rubino Rubiniren aurkezpena 19:00h

Generation Yamakasi (Yamakasi belaunaldia)
Mark Daniels, 2005, Frantzia 80' (gaztelaniara bikoiztua)Asteazkena, martxoaren 14a

Building the Gherkin (Gherkin eraikitzen)
Mirjam von Arx, 2005, Suitza 90' J.B. ingelesez

Ostirala martxoaren 16a

Shibam: Chicago of the desert (Basamortuko Chicago)
Stefan Tolz, 2004, Alemania 53'. J.B. ingelesez

Regular or Super: Views on Mies van der Rohe (Normala edo super: Mies van der
Royeren gaineko ikuspegiak)
Joseph Hillel eta Patrick Demers, 2004, Kanada 56' (gaztelaniara bikoiztua)

Larunbata, martxoaren 17a

The socialist, the architect and the twisted tower (Sozialista, arkitektoa eta dorre
bihurritua)
Fredrik Gertten, 2005, Suedia 60' (gaztelaniara bikoiztua)

Steven Holl. The Body in the Space
Michael Blackwood, 2003, USA 58'. J.B. ingelesez

Building on the Past: I.M. Pei and The Royal Arsenal (Lehenaldiaren gainean eraikitzen:
I.M. Pei eta el Royal Arsenal)
Jeremy Fekete, 2005, Alemania 26'. J.B. ingelesez

Igandea, martxoaren 18a

Living Architecture: The Work of Tadao Ando (Arkitektura bizia: Tadao Andoren obra)
Shuichiro Hanabusa eta Jun Kawaguchi, 2002, Japonia 43'. J.B. ingelesez

Magician of Light: Richard Meier Architect (Argiaren aztia: Richard Meier, arkitektoa)
Gero von Boehm, 2004, Alemania 57'. J.B. alemanez eta ingelesez

A Workshop for Peace (Bakerako tailerra)
Peter Rosen, 2005, 54'. J.B. ingelesez

Lekua: Museoaren Entzungela
Ordutegia: Lanegunetan 19:45ean hasiko da; larunbat eta igandeetan 18:00etan
Sarrerak: 1,5 € Museoaren Lagunak eta ikasleak (nostasun-agiria) eta 3 €publiko orokorra

Informazio gehiagorako, deitu asteartetik igandera 10:00etatik 19:30era 94 435 90 80 telefonora

Bilbo, 2007ko martxoaren 9an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.