Prentsa oharra

William Kentridge: 7 atal

  • Datak: 2020ko martxoaren 12tik ekainaren 14ra
  • Komisarioa: Manuel Cirauqui
  • Film & Video aretoa (103)

2020ko martxoaren 12tik ekainaren 14ra, Guggenheim Bilbao Museoak William Kentridge: 7 atal aurkeztuko du, 2020an Film & Video aretoan egingo den lehenengo erakusketa. Areto horretan, hainbat diziplinatako funtsezko piezak jartzen dira: bideoartearekin erlazionatutakoak, ikus-entzunezko instalazioarekin erlazionatutakoak eta mugitzen ari den irudia arte-hizkuntza gisa darabiltenak.

Oraingoan, William Kentridgeren (Johannesburgo, 1955) ikus-entzunezko hiru obra egongo dira. Artista hori nazioartean ezaguna da, eta lau hamarkada baino gehiago daramatza sorkuntza zinematografikoaren eta bideografikoaren arloetan. Oro har, instalazioak bederatzi pantaila ditu; haien bidez, Kentridgek George Méliès zinematografia modernoaren jeinu sortzaile eta aitzindariari hel egiten dio;  aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, eta estudioa mikrokosmos gisa aurkezten. Instalazioa zuri-beltzean eginda dago, eta artistaren benetako irudiak eta stop motion teknika bereizgarriarekin egindako marrazkiak konbinatzen ditu. Kasu honetan, teknika horren bidez, ikatz-ziriz marrazteko ekintza filmatzen du, ondoren marrazkiak kamerari erakusten dizkio, zati batzuk ezabatzen ditu, eta haiek berriro marrazten, honela animazioaren azken irudiek aurreko bertsioetan ezabatutakoa ere erakusten dute.

Deskargatu PDFa

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.