- Datak: urriak 24–urtarrilak 21, 2024
- Komisarioa: Manuel Cirauqui
- Film & Video aretoa (103)
Urriaren 24tik 2024ko urtarrilaren 21era bitartean Guggenheim Bilbao Museoak Marine Hugonnier: Landa-txostenak erakusketa aurkeztuko du Film & Video aretoan. Museoak bideo-artearen, ikus-entzunezko instalazioaren eta mugimendudun irudiaren adierazpide artistikoen funtsezko piezak jartzen ditu ikusgai gune horretan.
Oraingoan, aretoak Marine Hugonnier (Paris, 1969) artistaren instalazio berezi bat hartuko du. Erakusketaren pieza nagusiak, Larre-txostena (Meadow Report), 2021, izenekoak, klima-aldaketari buruz argitaratutako lehenengo dokumentuetako bat nabarmentzea du helburu: “Hazkundearen mugak” edo “Meadows txostena”, 1972an kaleratua. Txosten hark Lurraren baliabideen etengabeko eta mugarik gabeko ustiapenaren ondorio kaltegarriak iragarri zituen.