Prentsa oharra

Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

Datak: 2018ko ekainak 29–azaroak 11
Komisarioak: Enrique Juncosa eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoa
Babeslea: Seguros Bilbao

- Irudi deigarri, dibertigarri eta zuzenak eraikiz, zeharka aipatzen dituztenak gizarte kontsumista, postkolonial eta globalizatuetako arazo soziopolitikoak, Joana Vasconcelosek immigraziotik genero-indarkeriara doazen gaiei heltzen die.

- Eguneroko bizitzaren alkimista baten antzera jardunez, artistak itxuraldatu egiten ditu eguneroko objektuak eta kontsumo-gizartearen klixeak, eta artelan ireki bihurtzen ditu, esanahi karga nabarmenarekin.

- Erakusketak obra berriak hartzen ditu, besteren artean: I’ll Be Your Mirror, maskara veneziar izugarri handi bat, brontzez markoztatutako ispiluez osatua; edo Solitarioa (Solitário), eraztun erraldoi bat, luxuzko automobiletako hagunekin eta whiski edalontziekin osatua, emakumeen eta gizonen desioaren sinbolo estereotipatuenak batzen dituen obra batean.

- Egeria obra Museoaren Atrio osoan zehar hedatzen da, oihal, testura eta kolore desberdinez osatutako landare bat balitz bezala; metafora bat da: emakumeak museoak okupatzen irudikatzen ditu.

Guggenheim Bilbao Museoak Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz erakusketa aurkezten du. Hogeita hamar obra biltzen ditu, gaur egun nazioartean oihartzun handiena duen artista portugaldar horrek 1997tik orain arte eginak. Museoko Atriorako propio sortutako instalazio bat barne hartzen du erakusketak, beste obra sortu berri batzuekin batera. Erakusketa honek Seguros Bilbao du babesle, eta bertan, bete-betean murgildu ahal izango da ikuslea artistaren unibertsoan; munduari buruzko ikuspegi zuzena eta umoretsua duen artista bat da bera, eta gure gizartearen kontraesanetako asko azaltzen dizkigu ahaleginik gabe, itxuraz, bere obrak.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.