Communiqué de presse

Guggenheim Bilbao Museoak eta Google Arts & Culture Artetik: From the Art ekimen digitalaren online bertsioa estreinatu berri dute

Zenbait artelanek pizten dituzten emozioak arakatzeko aukera ematen du proiektu berriak

Guggenheim Bilbao Museoak eta Google Arts & Culturek artearen eta emozioen inguruko Artetik: From the Art instalazio digital arrakastatsuaren online bertsioa abiatu dute. Joan den urtean Museoan aurkeztu zenetik, 230.000 pertsona baino gehiagok parte hartu dute ekimenaren instalazio fisikoan. Esperientzia berriari esker, aldiz, Artetik proiektuak eraikinaren muga fisikoak gaindituko ditu, publiko globalak munduko edozein lekutik izan dezan Museoaren Bildumako artelanak arakatzeko aukera bisitariek artelan horiei esleitutako emozioen bitartez. https://artsandculture.google.com/project/guggenheim-bilbao

Artea eta emozioak lotuko zituen esperientzia digital berritzaile bat eskaintzea helburu, honako proiektu aitzindari hau Google Arts & Culture etxeak sortu zuen Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, azken horren 25. urteurrena zela eta. Hala, lehenengo urte honetan Artetik instalazioaren bertsio presentziala erabili duten bisitariek egindako ekarpenak sentipenen grafiko kolektibo bat osatuz joan dira, eta hari esker jakin ahal izan dugu Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanek pizten dituzten emozioen artean hauek nagusitzen direla: lilura, jakin-mina, dibertsioa eta poza.

Ekimenaren abiapuntua Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) zientzialariek egindako ikerketa bat da. Bertan, artelanek denboraren joanean iradokitzen dituzten emozioak hartu zituzten aztergai. Ondoren, Google Arts & Culture eta Guggenheim Bilbao Museoa elkarlanean aritu ziren hainbat hilabetez azterlan hori Museoaren Bilduman aplikatzeko. Berriro ere lankidetzaren bidez esperientzia hori online eremura zabaltzeak indartu egiten du bi erakundeek berrikuntzarekin, hezkuntzarekin eta edukien eskuragarritasunarekin hartua duten konpromisoa.

Lankidetza emankor baten sei urte

Publikoak Interneten duen esperientzia aberasteko eta teknologiaren bidez audientzia handiagoarengana iristeko helburuz, Guggenheim Bilbao Museoak eta Google Arts & Culturek hainbat proiekturen bidez lankidetzan aritzeko bideari ekin zioten 2017an.

Hala, Google Arts & Culture plataformaren barruan, Museoak badu site bat Bildumako artelanen hautaketa baten bereizmen handiko lanak, erreportaje digitalak eta ibilbide birtualak biltzen dituena. Helburua zera da, munduko artezaleek eta erabiltzaileek “klik” bakar batez sartu ahal izatea Bildumara. https://artsandculture.google.com/experiment/awH-tde1Hw_k2Q?hl=eu

×

Ce site utilise des cookies pour améliorer votre expérience de navigation et vous offrir un service plus personnalisé. Si vous poursuivez la navigation, nous considérerons que vous acceptez leur utilisation. Pour changer la configuration ou obtenir davantage d’information, veuillez consulter notre Politique de cookies.