Prentsa oharra

The Art Newspaper

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO 7 ERAKUSKETA MUNDUKO AUDIENTZIA-MARKA 2000. URTEAN

Guggenheim Bilbao Museoak pasadan urtean programatutako 7 aldi baterako erakusketak 2000. urtean eguneko bisitari kopuru gehien izan zuten 25 erakusketen artean daude The Art Newspaper aldizkari entzutetsuaren azken alean argitaratutako munduko ranking-aren arabera.

Mundu osoan eguneko 3000 bisitari baino gehiago izatea lortu zuten 25 erakusketa horiek 17 museok antolatu zituzten.

Izan ere, Guggenheim Bilbao Museoa lehenengo dago talde horretan, 2000. urterako programatutako erakusketa guztiak erakusketa arrakastatsuenen zerrenda horretan sartzen baitira. Bigarren Hermitage-a dago. Errusiar estatu‑pinakoteka famatuak aurretik aipatutako eguneko kopurua lau erakusketetan gainditu du. Hermitageak, bestetik, aurten sinatu berri du lankidetza‑akordio bat Solomon R. Guggenheim Foundation‑arekin.

Gainera, Guggenheim Bilbao Museoak aurkeztutako hiru aldi baterako erakusketa eguneko audientzia indize altuena lortu zuten gaur egungo arteari eskainitako 10 erakusketen artean daude. Hamar horietatik lehena Tximistaz Zauritutako Dorrea dugu. Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoak antolatu zuen eta Euskal Herriko nahiz Espainiako artista gazteen obra eta instalazioak biltzen zituen. Bigarrena Museoak Francesco Clementeri eskainitako erakusketa monografikoa da. Nam June Paiken munduak, dagoeneko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ean izan den erakusketa eta Bilbon hurrengo maiatzean inauguratuko dena, hirugarrena da gaur egungo artearen eremuan. Horren atzetik berriz ere Guggenheim Bilbao Museoan inauguratutako erakusketa monografiko bat dator: David Salle. Aldizkariaren arabera, Washington-eko Hisrshhorn Museum eta New Yorkeko Whitney Museum-ek bakarrik lortu dute “Bilboko bisitari kopuruaren nagusitasuna apurtzea”, horietako bakoitzak bi erakusketa jarri baititu eguneko bisitari gehien jaso dituzten hamar hauen artean.

Inpresionismo eta arte modernoari eskainitako erakusketen multzo tematikoan Guggenheim Bilbao Museoko erakusketa bi agertzen dira audientziaren batez besteko gehiena dutenen 10en artean: Abangoardiako amazonak eta Degasetik Picassora: pintoreak, eskultoreak eta kamera. Hauek bigarren eta bosgarren daude, hurrenez hurren.

Honela, ikerketa honetan, Guggenheim Museoak jarraitutako programazio artistikoaren modelo dinamikoari publikoak egin dion harrera ona berretsi egiten da, programazio horrek Bilduma Iraunkorra eta aldi baterako erakusketa handizaleak barne hartzen dituelarik.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.