Prentsa oharra

Patronatuaren bilera

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN FUNDAZIOAREN PATRONATUAREN BILERA

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuaren 2005. urteko bigarren bilera gaur eguerdian ospatu da. Bilera honetan honakoek parte hartu dute: Miren Azkarate andrea, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburu gisa; José Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Guggenheim Bilbao Museoko Batzorde Betearazlearen Lehendakaria den aldetik; Iñaki Azkuna jauna, Bilbaoko Alkatea; Juan Ignacio Vidarte jauna, Museoaren Zuzendari Nagusia; bai eta Fundazioaren ordezkapen organo gorena den Patronatua osatzen duten 33 enpresa eta erakundeen ordezkariak.

Bilera honetan, besteak beste, 2006. urterako programazio artistikoa onartu da. Programazio honetan honakoak barne hartuko dira: Bilduma Iraunkorraren bi aurkezpen eta aldi baterako lau erakusketa.

Aldi baterako erakusketen programazioa, martxoaren amaieran Errusia!-rekin, Errusiako Federaziotik datorren arte erakusketa handienarekin hasiko da. Errusiar artearen maisu-lanak aurkeztuko ditu, XIV. mendetik gaur arte, eta barne hartuko ditu: ikonoak, erretratuak –bai piktorikoak, bai eskultorikoak–, XIX. mendeko errealismo kritikoa, aro komunistaren errealismo sozialista, abstrakzioarekiko lehenengo esperimentuak eta egungo arte esperimentala.

Apirilaren hasieran, Chillidari omenaldiak, gaurko artistak, –Manolo Valdés, Anthony Caro, Georg Baselitz eta Sean Scully besteak beste–, euskal eskultoreari omenaldi gisa egindako lanen sorta aurkeztuko du. Chillida berak bere karreraren zehar sortzaile batzuekin nolabaiteko lotura izan zuen eta mirestu zituen, adibidez, Alexander Calder, Georges Braque, Cy Twombly edo Joan Miró.

Ekainean, Museoak Beckmann: akuarelak erakusketari, hau da, tamaina handiko piezak barne hartuko dituen ehun inguruko akuarela eta pastelen sortari hasiera emango dio. Sorta horrek Beckmannentzat akuarelak izan zuen garrantzia erakutsiko du, bere pinturak ez bezala, umorea, grazia eta berezkotasuna adierazten duten lan batzuen bidez.

Urtearen aldi baterako azkeneko erakusketa Jean Pigozzi-ren Bilduma famatuatik datorren egungo arte afrikarraren lan sorta izango da. Egungo afrikako sortze-espektru zabala biltzen du, aniztasun handiko adierazpen-motak agertuz.

Bilduma Iraunkorrari deritzonez, Richard Serraren Denboraten materia instalazioari, Museoko 104 Arcelor aretoan era iraunkorrean kokaturik dagoen instalazioari, ekainean eta urrian beste bi aurkezpen gehituko zaizkio. Horiek II. Mundu Gerraren ondorengo arte europarrari eta arte ipar amerikarrari buruz izango dira eta beraietako protagonisten artean Francesco Clemente, Anselm Kiefer, Jannis Kounellis, Roy Lichtenstein, Andy Warhol, William de Kooning, Mark Rothko eta Antonio Saura daude.

Erakusketa horien irudiak lortzeko interesa duten hedabideek harremanetan jarri ahal dute Guggenheim Bilbao Museoaren Komunikazioko Zuzendariordetzarekin, 944 359 008 telefonoan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.