Prentsa oharra

Patronatuaren bilera

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN FUNDAZIOAREN PATRONATUAREN BILERA

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuaren 2004. urteko bigarren bilera gaur arratsaldean ospatu da. Erakunde honen estatutuei jarraiki, bilera honetan honakoek parte hartu dute: Miren Azkarate andrea, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburu gisa; José Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Guggenheim Bilbao Museoko Batzorde Betearazlearen Lehendakaria den aldetik; Judy Cox andrea, Solomon R. Guggenheim Foundation‑eko Idazkari Orokorra; bai eta Fundazioaren ordezkapen organo gorena den Patronatua osatzen duten 34 enpresa eta erakunde pribatuen ordezkariak.

Bileraren gaietako bat 2005. urterako programazio artistikoa onartzea izan da. Programazio honetan honakoak barne hartuko dira: Bilduma Iraunkorraren hiru aurkezpen eta aldi baterako hiru erakusketa.

Bilduma Iraunkorrari deritzonez, martxoan Informalismoa izeneko erakusketa zabalduko da. Bertan, 1945. urte aldera, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako margolari-talde bat, bere adierazpen-aniztasunaren bidez modernotasun plastikoaren aldi erabakigarri baten protagonista izan zena, aurkeztuko da. Besteak beste, De Kooning, Motherwell, Rothko, Saura eta Tàpies bezalako artisten obrak izango dira ikusgai. Ekainean Museoak Denboraren gaia erakusketa aurkeztuko da. Richard Serrak eginiko zazpi eskultura monumentalez osatutako instalazioa Sugea piezari gehituko zaio. Frank Gehryk diseinatutako eraikinaren 104 aretorako artistak propio sortu zuenari, historia modernoan aurrekaririk gabeko eskala eta hedadura dituen eta leku horretarako propio kokatuta dagoen instalazio iraunkorra osatuz. Azkenik Esperientzia elkar banatua. Guggenheim Museoetako Bilduma Iraunkorra erakusketa oso berezia izango da, II. Mundu Gerraren ondorengo arte

europarraren eta arte ipar amerikarraren arteko elkarrizketa aurkeztuko du Christian Boltanski, Jannis Kounellis, Roy Lichtenstein eta Andy Warhol artisten eskutik, besteak beste.

Aldi baterako erakusketen programazioa Yves Kleini dedikaturiko atzerabegirako batekin hasiko da. Gaur egungo artearen mugimendu ugariren aitzindari den artista honen obra aztertzeko aukera paregabea eskaintzen du. Erakusketak 100 artelan baino gehiago izango ditu, artistaren ibilbide sortzaileko aldi guztiak barne hartzen dituelarik, bere lehenengo margolan monokromoak laranjaz, berdez, arrosaz, beltzez eta zuriz; bere margolan monokromo urdin ospetsuak eta bere belakiak eta eskulturak; eztabaida ugari sortutako antropometriak, emakumezko modeloak erabiltzen zituen hauek egiteko, eta bere azkeneko esperientziak suarekin eta naturako elementuekin.

Martxoaren erdialdera Azteken Inperioa zabalduko da. Erakusketa zabal honek kolonaurreko zibilizazio paregabea aztertzen du eta 500 pieza baino gehiagoren bidez kultura honen garapena ezagutu ahal izango dugu, bere jatorritik mexikar herrian eta aurreko zibilizazioen eragina, Teotihuakaneko garai bateko biztanleak adibidez, azteka inperioko garai gorenetik igaroz, bere gainbeherararte 1519. urtean espainiar konkistatzaileen iristearen ondorioz.

Azaroan Museoak Espresionismo Abstraktua. Paperean egindako artelana aurkeztuko du. Mugimendu honen artista nagusienetakoak, Willem de Kooning, Sam Francis, Franz Kline, Robert Motherwell, Jackson Pollock eta Clyfford Still adibidez, egindako irudiak, zirriborroak eta obra grafiko-sorta bat, geroago izango duten pinturaren garapena islatu eta antzematen duena.

Patronatuaren bilera bukatu ondoren, Miren Azkarate andreak Guggenheim Bilbao Museoko langileei Zilarrezko Q-a eman die kudeaketa bikainaren sari gisa, Guggenheim Bilbao Museoak lortutakoa duela gutxi. Ekitaldi ofiziala hurrengo abenduaren 20an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian, Ibarretxe Lehendakaria buru izango den zeremonia batean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.