Prentsa oharra

Maider Lópezek Guggenheim Bilbao Museoa “Handituko du”

Maider Lópezek Guggenheim Bilbao Museoa “Handituko du” datorren igandean museoaren lagunei Ester

AdosAdos, Guggenheim Bilbao Museoaren Hamargarren Urteurrena ospatzeko Maider Lópezek Lagunekin garatu duen arte-ekintza, datorren igandean, urriak 7, izango da goizeko 10:30etik aurrera.

Joan den irailaren 7an, Guggenheim Bilbao Museoak bere Lagunak (Europako hirugarren erkidegorik handiena, 16.000 inguru kiderekin) gonbidatu zituen igandean ospatuko den AdosAdos arte-jardueran parte hartzera.

Museoaren Lagunek gogo beroz jaso zuten AdosAdosen parte hartzeko gonbita, era honetara Frank Gehryren eraikinaren handiagotze iragankorrean esku hartuz. Gainera, partaideek betirako gogoan izango dute jarduera hau artistak berak sinatutako serie honetako zenbakidun argazki bat jasoko baitute etxean oroigarri bezala. Ekintza 10:30ean hasiko den arren, jende ugari bertaratzea espero da. Horregatik, hasi baino ordu erdi lehenago han egotea gomendatzen da.

AdosAdos proiektua

Datorren urriaren 7an AdosAdos jardueran parte hartzen duten Lagunek Maider Lópezek zuzendutako hainbat arte-ekintzatan lagunduko dute.

Lehenengoan, Dortokaren taktika erabiliko da eta Lagun bakoitzak titanio itxura duen xafla arin bat eutsiko du bere gainean, titanioa baita Guggenheim Bilbao Museoa gaineztatzen duen materiala. Guztien artean, eta airetik ikusita, Museoaren areto berri bat osatuko dute, batailoi zaharren edo futbol zelaietan egiten diren mosaikoen antzera. Ondoren, Lagunek pankarta bat balitz bezala eutsi beharko dute xafla, Fish aretoari jarraitasuna emanez. Xaflak era zehatz batean ipiniz, Lagunekin batera sortu eta desagertuko den pareta iragankorra sortuko da, giza-amarru bat balitz bezala.

Eroski Fundazioak ekintza honetan parte hartu nahi izan du baita ere, eta partaideei snack bat eskainiko die.

Bilbo, 2007ko urriaren 2an

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu. www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.