Prentsa oharra

Lisa Dennison

LISA DENNISON, NEW YORKEKO GUGGENHEIM MUSEOAREN ZUZENDARIA

New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-ek gaur iragarri du “Solomon R. Guggenheim Museum-eko zuzendari” lanpostua. Urriaren 1etik aurrera, orain arte bertako zuzendariordea eta kontserbatzailea izan den Lisa Dennison-ek beteko du lanpostu hori. Horrenbestez, Guggenheim Museoak (New York, Venezia, Bilbao, Las Vegas eta Berlin) antzeko zuzendaritza-egitura izatera pasatzen dira.

“Duen ezagutza artistikoak, kudeaketa gaitasunak eta Guggenheim Museoan egindako 25 urte baino gehiagoko ibilbide oparoak, izangairik egokien bihurtzen du lanposturako”- adierazi zuen Thomas Krens-ek, Guggenheim Fundazioko zuzendari exekutiboak. Krens-ek erakusketen egitarau orokorra garatzeko lanetan jardungo du, baita taldeko proiektuak egiten, Fundazioaren nazioarteko presentzia indartzen eta aintzatetsitako entzutea duten erakundeekin elkargo berriak egiten ere.

Lisa Dennison hainbat erakusketaren komisario izan da bere karreran, horietariko asko Bilduma Iraunkorreko fondo aberatsetan oinarrituak. Besteak beste, aipagarriak dira Clemente, Irudiak mugimenduan edo Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad bildumen artearen lau hamarkada, Guggenheim Bilbao Museoa komisario izan dutenak.

Lisa Dennison-en izendapena datorren urriaren 1ean egingo da, Museoaren plantillara elkartu zeneko 27. urteurrena baita.

Bilbao, 2005eko irailaren 21a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.