berdrolak babestutako Alberto Giacometti. Atzera begirakoa erakusketaren inaugurazioa dela-medio, eta Museoaren 21. urteurrenarekin bat etorrita
Alberto Giacometti. Atzera begirakoa erakusketaren inaugurazioa dela eta, Iberdrolak aukera emango du Guggenheim Bilbao Museoan doan sartzeko datorren asteburuan, urriak 20 larunbatean eta urriak 21 igandean; izan ere, erakunde hori da erakusketa zabaldu berriaren babeslea.
Horrenbestez, Iberdrolari esker, eta Museoaren 21. urteurrenarekin bat etorrita, datorren larunbat eta igandean Museora hurbiltzen direnek erakusketa ezin erakargarriagoez gozatu ahal izango dute ordaindu gabe.
Giacomettiren erakusketak begirada paregabea eskaintzen dio XX. mendean izan zen itzal handieneko artistaren obra zabalari; horrez gain, bisitariek aukera izango dute honako erakusketez gozatzeko eta haietan murgiltzeko: Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua, XIX. eta XX. mendeetako maisu handien artelanen hautaketa —hala nola, Van Gogh, Manet, Monet, Cézanne, Renoir, Matisse, edo Picasso—, BBVA Fundazioak babestua; eta Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz arrakastatsua, Espainian artista portugaldarrari eskaini zaion lehenengo erakusketa antologikoa, Seguros Bilbaoren babesarekin.
Azkenik, bideoartearen zaleek ikusgai izango dute Javier Téllez artistaren Itzal-antzerkia, eta aukera bikaina izango da, noski, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak aurkezpena berriz bisitatzeko.