Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoko denda munduko 10 museo-dendarik onenen artean sailkatu du Widewalls aldizkariak

Diseinu eta arte garaikideari buruzko Widewalls aldizkari suitzarrak munduko 10 museo-dendarik onenen artean aipatu du Guggenheim Bilbao Museoko denda artikulu batean.

Aldizkari entzutetsu horrek haren diseinu eta egituragatik bereizi du Guggenheim Bilbao Museoko denda, bai eta edukiagatik ere. Dendaren zabaltasuna eta produktuen antolaketa nabarmendu ditu bereziki, eta artikuluen hautaketa bikaina daukala dio: arte-, diseinu- eta argazkilaritza-liburuetatik hasi, eta bitxi garaikide, portzelana edo zurezko jostailuetaraino.

2016ko hamar museo-dendarik onenen zerrendan, besteak beste, honako hauek daude: Guggenheim Bilbao Museokoa, Berlingo Museo der Dinge-koa, Musée National Picasso-ko boutique-liburudenda, New Yorkeko Met-ekoa edo Londresko Victoria and Albert Museum-ekoa. Guztira, Europako zazpi museo, AEBko bat, Asiako bat eta  Australiako museo bat hautatu ditu Widewalls aldizkariak.

Aitorpen hori Guggenheim Bilbao Museoko dendak 2015ean jaso zuenari gehitzen zaio; kasu horretan, Britainia Handiko The Guardian egunkari entzutetsua izan zen munduko hamar dendarik onenetakoen artean sailkatu zuena.

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.