Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak Urrezko eta Zilarrezko Eguzkiak lortu ditu

Guggenheim Bilbao Museoak Urrezko eta Zilarrezko Eguzkiak lortu ditu 2008ko El Sol Publizitate-Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrean

Surrealismoaren gauzak erakusketarako prestatutako iragarkiak Urrezko Eguzkia lortu du eta Hamargarren Urteurrenaren Komunikazio eta Harreman publikoetako kanpainak Zilarrezko Eguzkia

Guggenheim Bilbao Museoa Urrezko eta Zilarrezko Eguzkiekin saritua izan da El Sol Publizitate- Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarrean. 23. edizio hau maiatzaren 29, 30 eta 31 ospatu zen eta 18 herrialdeetako publizitate agentziek aurkeztutako 3.744 pieza izan dira nazioarteko sari hau jasotzeko lehian.

“vigilante” izeneko iragarkia Maccan Erickson agentziak egin du Surrealismoaren gauzak erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoan irailaren 7 arte ikusgai dagoena, iragartzeko. “vigilante”-k Urrezko Eguzkia irabazi zuen “Telebista eta zinema” sailaren “Irabazteko asmoko zerbitzu publikoak. Aisia. Bidaiak. Bestelakoak” kategorian. Kategoria honetan 70 iragarki aurkeztu zituzten, besteak beste, Gas Natural-ek, Iberia-k, Kia Motors Iberica-k, Endesa-k, DHL-k, Sitges-eko Zinema Fantastikoaren Jaialdiak eta Argentinako Zinema Independentearen Jaialdiak.

Guggenheim Bilbao Museoarekin batera, “Telebista eta zinema” saileko Urrezko Eguzkiak Coca- cola, Unilever (AXE), Ikea Ibérica, Vesa (Audi a4) edo MTV Latinoamerica bezalako nazioarteko iragarleek lortu dituzte. Jaialdia ospatu den 23 edizioetan, sail horretan Urrezko Eguzki bat lortzen duen lehen museoa izan da.

“
Sari hauek irabazteak poz handia ematen digu, bisitaria erakartzeko eta bere esperientzia aberasteko helburua gogoan izanda, bide berriak eta komunikaziorako teknologia berriak erabiltzearen alde egin dugun apustua berresten dutelako” dio Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak.

Bestalde, inauguratu berri den “Harreman publikoak” sailaren “Erakundeen arteko harremanak eta Komunitatearekin harremanak” kategorian, Museoak Zilarrezko Eguzki bat lortu du baita ere, aurkeztu ziren beste 39 piezen artean, 2007an Bassat Ogilvy Comunicación-ek egindako Hamargarren Urteurrenaren Komunikazio eta Harreman publikoen kanpainagatik.

URREZKO EGUZKIA. “VIGILANTE” IRAGARKIA. MCCANN ERICKSON
Produktua Surrealismoaren gauzak Erakusketarako iragarkia
Sormen zuzendari nagusia: Leandro Raposo
Sormen zuzendariak: Mónica Moro, Pablo Stricker, Pablo Colonnese
Copy zuzendaria: Ana Gañán
Arte zuzendaria: Javier Wandosell
Ikus-entzunezko ekoizpenaren zuzendaria: Luis Felipe Moreno
Kontuen zuzendaria: Laura García
Iragarlea: Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa

ZILARREZKO EGUZKIA. “HAMARGARREN URTEURRENA”REN KANPAINA, BASSAT OGILVY COMUNICACIÓN
Produktua: Guggenheim Bilbao Museoaren Hamargarren Urteurrenaren Komunikazio eta
Harreman publikoen kanpaina
Kanpainaren izena: GU ggenheim
Agentziako lan-taldea:
Komunikazioa eta Harreman publikoak, eta kanpainaren koordinazioa
Kontuen zuzendaria: Silvia Serrano
Diseinatzailea: José Manuel Arias
On eta off line publizitatea:
Kontuen zuzendaria: Esther Carmona
Sormen zuzendariak: Javier Arcos eta Marta Bodas (off line), Jesús Rasines eta Diego González (on line)
Bestelako hedabideak:
Zuzendaria: Samuel Ortega
Iragarlea: Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.