Nota de prensa

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da astelehenean, azaroak 1

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta Museoa bisitatu nahi duten guztientzat.

Bisitariek ikusgai izango dute orain gutxi irekitako Emakumeak abstrakziogile erakusketa (BBVA Fundazioak babestua), non abstrakzioaren historiaren ikuspegi berri bat eskaintzen den ehun emakume baino gehiagoren lanen bidez. Ikusgai izango dituzte, baita ere, Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Iberdrolak babestua, artista estatubatuar txundigarriari espainiar estatuan eskainitako lehen atzera-begirakoa; Asmamenaren ildoa, Museoaren Bildumaren baitan asmamen handikotzat eta esperimentaltzat jo daitezkeen artelanen sorta bat biltzen duena; eta jakina, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak, hala nola Richard Serraren Denboraren materia, Jenny Holzerren Bilborako instalazioa, eta Mark Rothko, Yves Klein, Andy Warhol edo Jean Michel-Basquiat artisten artelan zirraragarriak.

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies