Prentsa oharra

Denda-Liburudendako nortasun korporatibo berria

Bere Hamargarren Urteurrena dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak Denda-Liburudendako nortasun korporatiboa berritzen du

Diseinu berriak, Irungo Kunsthal Diseinu Eskolako ikasleekin lankidetzan sortuak, ospakizun ekitaldiak amaitzean ere mantenduko dira.

Lankidetza proiektu hau Guggenheim Bilbao Museoak diseinua eta profesional berriak Euskal Herrian indartu eta sustatzeko duen interes eta nahiarekin bat dator.

Bere Hamargarren Urteurrena zela eta, joan den urtean, Guggenheim Bilbao Museoak eta Kunsthal Arte Plastikoetako eta Diseinuko Zentroak lankidetza akordio bat sinatu zuten Museoaren irudi korporatiboa berritzeko, bertako Denda-Liburudendarako zehazki prestatutako euskarri berriak garatuz.

Lankidetza honen barnean, ikasle talde batek garatu du diseinu berri hau ikasturtearekin bat etorri den programa akademiko batean. Ikasle taldea Kunsthal Zentroak berak aukeratu zuen eta bertako irakasleak eta Museoa proiektua gainbegiratzen aritu dira.

Diseinu berriak irudi bisual erakargarriago baten alde egiten du eta hori Museoko Denda-Liburudendako euskarrietan aplikatu da, poltsetarako, kaxetarako, paper zorroetarako,
gutunazaletarako, oparietarako papererako eta abarretarako proposamen berriak sortuz. Horretarako, diseinatzaile gazteak bi ideia nagusitan oinarritu dituzte euren diseinuak: alde batetik, Museoaren barnealdeari begirada, kanpoko irudia bezain interesgarria izan arren gutxiago erabiltzen dena, eta bestetik, eraikinaren elementu bakoitzeko forma uhindunei eta mugimenduari emandako garrantzia.

Diseinu berri honen kontzeptua elementu ezberdinen bitartez gauzatzen da: mugimendua Museoaren logotipoari aplikatuta, planteamendu dekonstruktibo baten bidez, forma lerromakurra hartzen duena, sarekada distortsionatuen erabilera eta kolore bariazio ezber dinak.

Proiektu honek aditzera ematen du, Museoaren Hamargarren Urteurrena bezalako une berezi honetan, erakundeak diseinu grafikoari ematen dion laguntza eta sustapenarekin eta zeregin didaktikoarekin duen konpromisoa, inguruko eskola garrantzitsu batekin batera aurrera eraman den proiektu honetan gauzatu dena.Kunsthal-i buruz

Kunsthal Irunen kokatuta dagoen diseinu-eskola da. Hamar urte bete ditu dagoeneko profesional berriak prestatzen honako hiru espezialitatetan: Publizitate-grafika, Dekorazio-obren proiektuak eta zuzendaritza eta Lorategiko elementuak.

Erabiltzen duen prestakuntza-metodologiaren ardatzeko bat diseinua gizartearen zerbitzurako kultura-tresna baliagarri bezala kontuan hartzea da. Horretarako, eskolak benetako proiektuak garatzen ditu erakunde publiko nahiz pribatuekin lankidetzan. Izan ere, euskarri berriak sortuz Guggenheim Bilbao Museoaren denda-liburudendaren irudi korporatiboa berritu ez ezik, Donostiako San Telmo museoaren 100 urteko marka ere sortu dute.

Hurrenez hurreneko bi urtetan (2005ean eta 2006an) FAD BCN-k ikastetxe onenari ematen dion Habitàcola saria jaso du. Eskolako irakasleak, eskolak ematez gain, profesional gisa dihardute diseinuarekin eta artearekin zerikusia duten hainbat alorretan: arkitektura, historia, arkeologia, diseinua, publizitatea eta artea.

Kunsthal-ek gainera harreman estuak ditu gaur egungo artearen eta diseinuaren eremuetako profesional gailenenekin —Xavier Mariscal, Kukusumuxu edo Loreak Mendian besteak beste— eta honela eskola elkartze- eta ezagutza-gune multidisziplinarioa bilakatu da.

Bilbo, 2007ko azaroaren 16a

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko
informazio guztia jaso nahi baduzu.
www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.