Prentsa oharra

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBKk eta Guggenheim Bilbao Museoak bat egin dute Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Xabier Sagredo BBKko presidenteak, eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi eta jarduera gauzatu ahal izateko; ospakuntza-epea datorren urrian amaituko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk modu aktiboan hartuko dute parte inguruko arte eta kultura komunitatearekin harremana estutuko duten jardueretan; horrela, euskal kultur ehuna piztuko da.

Aldundiak eta BBK nork bere ekarpen ekonomikoa egingo du: Museoak 200.000 euro jasoko ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik, eta 100.000 euro BBKren aldetik.

Bertan izan dira: Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Xabier Sagredo, BBKren presidentea; eta Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu mesedez atxikita bidaltzen dizuegun prentsa oharra.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.