Prentsa oharra

Alice Neel: People Come First, 2021ean New Yorken izandako erakusketarik onena Vulture aldizkariaren arabera

Alice Neel: pertsonak lehenbizi izenburupean, atzera begirakoa Guggenheim Bilbao Museoan dago ikusgai une honetan

AEBko Vulture aldizkari entzutetsuak Jerry Saltz kritikariaren aburuz 2021ean New Yorken antolatutako 10 erakusketarik onenen zerrenda argitaratu du, eta, aukeratuen artean, Alice Neel: People Come First izendatu du urteko onena.

Erakusketak New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en hasi zuen bere bidea eta orain, Iberdrolaren babesari esker, Guggenheim Bilbao Museoan dago ikusgai 2022ko otsailaren 6ra bitartean. Bilbon amaitutakoan, berriz, The Fine Arts Museums of San Francisco erakundean jarriko dute ikusgai 2022ko martxotik aurrera.

Alice Neel: pertsonak lehenbizi artista estatubatuarrari espainiar estatuan eskainitako lehen atzera begirakoa da, eta Neelen ibilbide artistiko osoa jasotzen du ia ehun margolan, marrazki eta akuarelaren bitartez, artistaren erretratu zirraragarrienak barne, gaur egun goraipatuak direnak beren zorroztasun psikologikoagatik.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.