BRITANIAR GOBERNUKO KULTURAMINISTRARIA; KONTSUL OROKORRA ETA ONDARE ZUZENDARIAK GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA BISITATU DUTE
Alan Howarth britaniar Kultura Ministraria, Ian Lewis Kontsul Orokorra eta Nigel Pittman Ondare Zuzendariak Guggenheim Bilbao Museoa bisitatu dute gaur goizean Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendariak agurtu ditu iritsitakoan eta ondoren, beraiekin bisitatu du pinakoteka.
Ordezkaritza britaniarra Euskal Herriaren garapena sustatzen ari diren azpiegitura kultural eta zibilak ezagutzeko asmoz etorri da Bilbora . Metroa eta Euskalduna Jauregia bezalako instalazioak bisitatu ostean iritsi dira gaur Guggenheim Bilbao Museora.
Bisitan zehar, Juan Ignacio Vidartez gain Mª Carmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuagatik lagunduak izan dira eta bertan, hain arrakastatsua bilakatu den museo bilbotarra ezagutzeko zuten gogo berezia agertu dute ordezkari britaniarrek.
Bilbo, 1999ko irailaren 14a