Prentsa oharra

445.147 bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak ekaina eta abuztua bitartean, bere historiako udarik onenean

2018ko uda Museoaren historiako onena izan da bisitarien kopuruari dagokionez, erakundeak ateak zabaldu zituenetik; hala, ekaina, uztaila nahiz abuztuan inoizko bisitari-kopururik handienak jaso dira. Hiru hilabete horietan Museoaz gozatu duten pertsonak 445.147 izan dira guztira, hau da, epealdi berean 2017an bertaratutakoak baina 17.383 gehiago, eta 2016an baina 32.005 gehiago. Bi urte horietako udak ere Museoak ordura arte izandako arrakastatsuenak izan zirela kontuan hartuta, azken urteetako goranzko joera berresten du aurtengo emaitzak.

Hilabeteka begiratuz gero, ekainean 110.013 bisitarik gozatu zuten Museoko erakusketez, iaz baino 4.496 pertsona gehiagok; uztailean 153.129 pertsona izan ziren bertan, 2017an baino 5.663 gehiago; abuztuan, berriz, 182.005 bisitari ibili ziren Museoan zehar, iaz baino 7.539 gehiago.

Bisitarien jatorri geografikoari erreparatuz gero, %76a estatutik kanpo etorri dira (iazko ehuneko berbera); beste behin ere, aipagarriak dira frantsesak, guztien %22a; bigarren tokian Italiatik etorritakoak (%8a), Erresuma Batukoak (%8a), Alemaniakoak (%6a) eta Herbeheretakoak (%5a).

Bisitari gehien izan genuen eguna abuztuaren 14a, asteartea, izan zen, 7.715 bisitariekin. Udako batez bestekoa, eguneko, 5.345 bisitarikoa izan zen, 2016ko batez bestekoa baino 148 gehiago.

Beraz, orotara, aurten, 2018ko abuztuaren 31 arte, 837.502 bisitari izan dira Museoan, 2017an data horretan baino %2 gehiago eta 2016ean baino %6 gehiago.

Dudarik gabe, asko erakarri ditu bisitariak aldi baterako erakusketa bikainak ikusteko aukerak: Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia (zabalik egongo da irailak 23 arte); Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz (zabalik azaroak 11 arte); eta Marc Chagalli eskainitako erakusketa, atzo, irailak 2an, itxi zena.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.