Prentsa oharra

2001eko abenduko Patronatoa

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN FUNDAZIOAREN PATRONATUAREN BILERA

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuaren 2001. urteko bigarren bilera gaur arratsaldean ospatu da. Erakunde honen estatutuei jarraiki, bilera honetan honakoek parte hartu dute: Miren Azkarate anderea, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburu gisa; Josu Bergara, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Guggenheim Bilbao Museoko Batzorde Betearazlearen Lehendakaria den aldetik; Jose Mª Gorordo jauna, Bilboko Udalaren ordezkari gisa; Thomas Krens, Solomon R. Guggenheim Foundation‑eko ordezkari gisa; bai eta Fundazioaren ordezkapen organo gorena den Patronatua osatzen duten 40 enpresa eta erakunde pribatuen ordezkariak.

Bileraren gai nagusia 2002. urterako programazio artistikoa izan da. Programazio honetan hiru aldi baterako erakusketa handinahi barne hartzen dira. Lehenengoa, Paris: arteen hiriburua 1900-1968 izenburupean aurkezten da. Erakusketa honen asmoa hauxe da, aldi hartan zehar Parisen sortu ziren mugimendu eta gai garrantzitsuenak analogiaz ezagutzera ematea, baina betiere “ismo” ezagunen eboluzioan baino gehiago lekuan eta historian arreta berezia jarriz. Aldi baterako erakusketa talde honetan Brasil: buru eta bihotz erakusketa dugu. Brasilen, erakargarria da plastikaren inguruko kulturak sentsualitatea eta espiritualtasuna barneratzen dituen modua. Programazioa Manolo Valdés erakusketarekin osatzen da. Manolo Valdés nazioartean proiekzio handia duen artista da eta leku gailenena du XX. mendearen azken hereneko artearen eremuan.

Gaurko bileran, Patronatuak egun Museoan ikusgai dagoen Frank Gehry, arkitektoa erakusketa luzatzea erabaki du. Gerhy-ren erakusketa maiatzaren 26rarte izango da ikusgai, beraz, Guggenheim Bilbao Museoan.

Bilduma Iraunkorrari dagokionez, datorren urtean, Alemaniako pintura eta eskultura II. Mundu Gerraren ondoren deritzon erakusketa izango da ikusgai. Honetan, Alemaniako aniztasun artistikoa erakutsi nahi da, nazioarteko artearen erreferentziaz izateaz gain II. Mundu Gerarren ondorengo abangoardiaren gune nagusietako bat izan baitzen Alemania. Prozesu eta materialtasuna XX. mendearen erdialdeko artean erakusketaren aurkezpena, arte poveran eta prozesu-artean oinarritzen da, besteren artean, artista hauen lanen bidez, Jannis Kounellis, Mario Merz, Robert Morris, Richard Serra edo Gilberto Zorio. Azkenik Bilduma Iraunkorra Vasily Kandinsky bere testuinguruan erakusketarekin osotuko da. Erakusketaren antolamendu kronologikoak bere sorkuntza Kandinskyk harreman estua izan zuen talde artistiko desberdinen testuinguruan ezartzeko aukera ematen digu, talde haietako kide nabarmena izanik, baita arte ez-objektiboaren aintzindari honen obran sakontzeko ere.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.