Hurrengo larunbatetan, ekainak 3, Guggenheim Bilbao Museoak zuzeneko musika eta zinema uztartzen dituen jardueraren bigarren saioa hartuko du. Georges Méliès-en lehen zinema-grabazioak proiektatuko dira, Peter Pons DJ entzutetsuaren doinuekin batera.
Peter Ponsek, Georges Mélièsen hiru film laburri jarriko die musika: Les Hallucinations du Baron de Münchausen, À la Conquête du Pôle eta Le Voyage à travers l'Impossible.
Jarduera hau Guggenheim Bilbao Museoak antolatu eta Vinyl Lovers Films-ek ekoitzi du, Paris, mende amaiera : Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketaren aitzakipean ; hori irailaren 17 arte egongo da Museoan erakusgarri.
Ordua: 19:00 Lekua: Entzungela
Iraupena: 45 minutu
Sarrerak: 4€ Museoaren Lagunak eta 6€ Publiko orokorra. Webgunean eta Museoko txarteldegian eskuragarri