Prentsa oharra

XX. Urteurreneko ospakizunen egitaraua aurkeztu du Guggenheim Bilbao Museoak

• Urteurrenaren ospakizunak Museoaren jardunean txertatuko dira 2016ko urritik 2017ko urrira.
• “Arteak dena aldatzen du” lema izango du urteurrenak.
• Erakusketa egitarau berezia eta euskal artista gazteei eta tokiko kultur eragileei Museoko guneak eskaintzea Urteurreneko gakoetako batzuk izango dira.

SARRERA
Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazioaren 20 urte beteko dira 2017an; museoaren irekierarekin batera sartu zen Bilbo nazioarteko arte-giroan eta hiria turistez betetzen hasi zen.
Urteurrenerako urte bat geratzen dela, Museoak 12 hilabete horietan garatuko diren jardueren behin-behineko egitaraua aurkeztu du. Jarduera horiek tokikoentzat zein hirira bisitan datozenentzat izango dira, eta helburu hauek izango dituzte: Museoak nazioarteko arte-giroan duen erreferentziazko lekua indartzea; mundu osoko bisitariak erakartzeko ahalmena sendotzea; tokikoekin harremanak estutzea, arte- eta kultura-komunitatearen partaidetza sustatuz; Museoak haren arte-ondarearekin duen konpromisoa berritzea; eta Bilboko, Bizkaiko eta EAEko ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren sustatzaile giza duen lekua irmotzea.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.