Prentsa oharra

Udako taillerrak

Guggenheim Bilbao Museoak 3–12 urte bitarteko haurrentzako laugarren udako tailerrak urtea aurkezten ditu

Aste betez, txikienek haien artelanak sortuko dituzte eta artearekin esperimentatuko dute artearen laborategi” dibertigarrietan

Laugarren udan jarraian, Guggenheim Bilbao Museoak 3–12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera-eskaintza zabala aurkezten du. Jardueren helburua da “artearen laborategi” dibertigarri hauen bidez txikitxoenei arte moderno eta garaikidearekin gozatzen erakustea.

Ekainaren 21etik uztailaren 9ra, tailerretara bertaratzen diren haurrek artistek erabiltzen dituzten ezohiko materialak eta teknikak —marrazkia, argazkigintza digitala, eskultura, gorputz-adierazpena eta arte-interbentzioak, esaterako— aztertuko dituzte eta horiekin esperimentatu ahal izango dute. Ondoren, gainera, haien artelanak egingo dituzte.

Horrez gain, parte-hartzaileek era hezigarrian eta jostalarian ikusiko dituzte Anish Kapoor, Henri Rousseau eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketak, ipuin ederren bidez artelanak bizidun bihurtzen direla sentituko baitute.

1. PROGRAMA: ekainaren 21etik 25era. ADINA: 3–6 urte
2. PROGRAMA: ekainaren 28tik uztailaren 2ra. ADINA: 7–12 urte
3. PROGRAMA: uztailaren 5etik 9ra. ADINA: 3–6 urte

Egunero, astelehenetik ostiralera:
10:00–11:00: Gorputz-adierazpeneko tailerra / Ipuin kontalarien tailerra
11:00–11:15: Hamaiketakoa
11:15–13:00: Tailer plastikoa

PREZIOA: 60 € programa eta haur bakoitzeko Museoaren Lagunentzat eta 80 € publiko
orokorrarentzat
IZEN-EMATEA: Museoaren webgunearen “Sarrerak erosteko” atalean:
www.guggenheim-bilbao.eus

Informazio gehiago 944 35 90 90 telefono zenbakian, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik
ostiralera.

Bilbon, 2010eko ekainaren 14an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.