Prentsa oharra

Puzzling dantza ikuskizunaren estreinaldia eskeiniko du Guggenheim Bilbao Museoak

Puzzling dantza-piezaren erabateko estreinaldia eskeiniko du Guggenheim Bilbao Museoak, Blanca Arrietak, Mai Ishiwatak eta Robert Jacksonek sortua eta interpretatua, Architecture Effects erakusketa dela-eta. Proiektu honen harri angeluarra giza gorputzak Museoko espazio bereziekin egiten duen interakzioaren esperimentaziotik eta efektuetatik sortutako sormen-prozesua da.Datak: Abenduaren 15 eta 16an, asteburua.

Lekua eta ordua: Museoaren Atrioa, 12:00etatik 14:00etara. Sarrera: doan (Museorako eguneroko sarrerarekin).

Soinu sorkuntza, musika originala: Itziar Madariaga
Sortze espaziala eta bisuala: Mabi Revuelta
Begirada konplizea: Mizel Théret
Jantziak: Sonia Curiel

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.