NEW WORLD SYMPHONYaren KONTZERTUA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Datorren larunbatean, irailaren 28an, Guggenheim Bilbao Museoak bereziki Ohorezko eta Nazioarteko Kideentzat eta Kide Korporatiboentzat New World Symphony-ren ganbara-musika kontzertua eskainiko du.
New World Symphony orkestra 1987an sortu zen Michael Tilson Thomas-en zuzendaritzapean. Hiru urteko ikasketa-beka trinko honek, emanaldiak eta heziketa-programa bat hartzen ditu barne. Orkestrak, nazio mailako entzunaldi oso lehiatsuen bidez hautatzen ditu bere 85 kideak eta egun, Bulgaria, Kanada, Costa Rica, Ekuador, Erresuma Batua, Israel, Italia, Japonia, Errusia, Taiwan eta Jugoslaviako bekariek osatzen dute.
Kontzertua hiru atal desberdinetan sailkaturik dago:
Haendel/Halvorsen (1685-1759)
Passacaglia, biolin eta biolarako bikotea
Bartók (1881-1945)
Contrasts biolin, klarinete eta pianorako
Dvorák (1841-1904)
12. laukotea fa maiorrean bi biolin, biola eta biolontxelorako, Op. 96, “Amerikarra”