Prentsa oharra

Musikeneko Sinfoniettak kontzertua eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan

Kontzertua XX. Urteurreneko ospakizunen barruan dago

Bihar, martxoak 25, Guggenheim Bilbao Museoak Musikeneko ikasleek osatutako Sinfoniettaren entzunaldia eskainiko du. Arturo Tamayo-ren gidaritzapean, Pierre Boulez, Félix Ibarrondo, Arnold Schoenberg, Igor Stravinski eta beste zenbait konpositoreren obrak interpretatuko ditu Sinfoniettak .

Musikene TopARTE lankidetza-proiektuaren parte da; horren bidez, Museoak EAEko kultur- eta arte-elkarteek antolatutako jarduerei ateak zabaltzen dizkie. Programaren helburua XX. Urteurrenean Guggenheim Bilbao Museoak  inguruko eragile horiekin harremanak estutzea da.

Data: martxoaren 25

Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00. Sarrerak: 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; salgai txarteldegian eta webgunean

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.