Prentsa oharra

MID_E

Guggenheim Bilbao Museoak MID_E nazioarteko erakusketako programa esklusibo bat babesten du  

Museoaren Hamargarren Urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean, Guggenheim Bilbao Museoak datorren ekainaren 22an ospatuko den MID_E in Guggenheim, moda, arte eta musika programa, aurkezten du.

MID_Ek, europako moda-sortzaile nagusienak, irudi elektronikoa eta musika abangoardistena biltzen dituen diziplina ugarietako jaialdiak, programa berezia antolatu du oraingo honetarako: artearen eta hiri-kulturaren adierazpideen mugako sortze-prozesuen plataforma honen  bosgarren edizioaren aurrerapen berezia eskainiko zaigu.

Honela, 2007 urte osoan zehar Museoaren Hamargarren Urteurrena ospatzeko antolatu diren kultur eta asialdirako jarduerak, Gareth Pugh diseinatzaile britainiar ezagunaren eta Water Lilly discjockey eta musikagile suitzarraren parte-hartzearekin osatuko dira.

MID_E in Guggenheim  ekitaldia bi saioetan banatuko da, bat goizez eta bestea arratsaldez. Lehenengoa 20:30ean izango da Museoko Atrioan eta Gareth Pugh modaren aintzidari britaniar berriaren eskutik, Estatu osoan lehenengo aldiz erakutsiko den moda erakusketa ikusi ahal izango dugu. Erakusketak bere lan adierazgarrienetako batzuk aurkeztuko ditu, eta aurretik artista honen bideo-lanak proiektatuko dira. Moda garaikide abangoardistenaren erakusle honen lana ezagutzeko aukera paregabea izango da hau.

Gero, 23:00etan, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa musika elektronikoko saio paregabe baterako eszenatoki bilakatuko da. Search (Balkon/Red Bull Academy, Barcelona) eta Víctor Flores (SINSAL audio/Red Bull Music Academy, Vigo) disjockeyek irekiko dute saioa, eta amaiera Water Lilly discjockey eta musikagile suitzarrak (Mental Groove+Lasergun Records, Ginebra. Suiza) emango dio.

Gainera, Museoko aretoak irekita egongo dira gauez publikoak Anselm Kiefer- en aldi baterako erakusketa eta Richard Serraren Denboraren Materia instalazio iraunkorra ikusteko aukera izan dezan, Atrioan musikaz gozatzen duen bitartean. Erakusketa hauek, Museoaren Hamargarren Urteurrena dela eta, irailaren 3ra eta 9ra arte egongo dira ikusgai hurrenez hurren.

Museoko leihatiletan sarrerak erosten dituzten lehenengo 30 pertsonek Gareth Pugh-en moda erakusketarako gonpidapen bat jasoko dute. Erakusketa ekainaren 22an izango da, gaueko 20:30ean, Museoko Entzungelan.

MID_E Nazioarteko Erakusketa (www.mid-e.com), artearen eta hiri-kulturaren adierazpideen mugako ekimenei buruzko hausnarketa eta ikuspen plataforma bat da. Sinergia hau hiru alderdietan banatzen da, eta bildurik MID_E abangoardia europarraren sorkuntzarako foro erakargarrienetako bat bihurtzen dute:

-Moda Independentea. Izendapen honekin MID_Ek solasari eta kalitate artistikoari lehentasuna ematen dioten sortzaile onenen proposamenak jasotzen ditu. Goi mailako joskintzako bildumetatik, obra kontzeptualagoetaraino.
-Irudi Elektronikoa. Sortze-formatu elektroniko eta digitalak: bideoartea, argazkilaritza, formatu elektronikoko/digitalezko multimedia artea, net art.
-DJ-Sortze musikala. Discjockey-ek eta sortzaile musikalek hots-saioak eta lan musikalak sortzen eta berregiten dituzte.

Erakusketak (Donostian du egoitza nagusia) programa zehatzagoak ere eskaintzen ditu beste lekuetan. Horiekin sortzaileen presentzia eta zabalkundea eta hauen parte-hartzeek hedabideeten duten eragina eta eragin publikoa hedatu nahi dute.

Antolatzaitzea: Colectivo YOX
Ekoizlea
: Guggenheim Bilbao Museoa
Laguntzaileak
: RBMA, Mandi Lennard Ltd., SHOW studio, MAC, Peluquerías Yolanda Aberasturi.
Prezioa
: Gareth Pughen moda erakusketa, gonbidapenarekin soilik; musika elektronikoko saioa: 10€ Publiko Orokorra, 5€ Museoaren Lagunak.
Sarrerak
: Salgai daude Guggenheim Bilbao Museoko leihatiletan, BBK orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan edo www.bbk.es helbide elektronikoan.

Bilbo, 2007ko ekainaren 11a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.