Prentsa oharra

Mauro Colagrecok Guggenheim Bilbao Museoan hitz egingo du haren sorkuntza-prozesuari buruz

Mauro Colagrecok, The World’s 50 Best Restaurants zerrendaren barruan laugarren sailkatuta dagoen Mirazur jatetxeko sukaldari-buruak, datorren ekainaren 21ean hitzaldi bat emango du Guggenheim Bilbao Museoan, eta sormenaren inguruan duen ikuspegiaz mintzatuko da bertan. Sukaldari argentinarraren lana xehetasunei ipintzen dien arretan eta fintasun eta perfekzioarekiko duen grinean oinarritzen da.

Sari gehien jaso duen sukaldari argentinarra omen da Calagreco, eta Europako sukalderik txundigarrienetan egonaldiak egin ondoren, Menton-en gelditu zen 2006an, Kosta Urdinaren bihotzean,

Hori izango da Sormena Gastronomian zikloko hirugarren saioa: Guggenheim Bilbao Museoan izango du lekua 2017. urtean zehar, eta nazioarteko sukaldari ospetsuak izango dira bertan; horiek beren ezagutza, esperientzia eta sukaldaritza jorratzeko duten modua partekatuko dute entzuleekin. Hitzaldi-zikloa, halaber, TopARTE programaren baitan dago; azken hori Museoaren XX. Urteurrena dela-eta sortu da, eta Museoaren espazioak diziplina guztietako kultura eragile eta erakundeei zabaltzeko asmoa du: musika, zinema, bideoa, dantza, antzerkia edo gastronomiari, alegia.

Hitzaldia eman eta hurrengo egunean, ekainaren 22an, Mauro Colagrecok “Ongi etorri. Cenas a cuatro manos” deitutako ekimenean parte hartuko du Josean Alija Guggenheim Bilbaoko Nerua jatetxeko sukaldari-buruarekin.

Eguna eta ordua: ekainak 21, 18:30ean.

Lekua: Museoko Entzungela

Sarrera doan: Ezinbesteko da sarrerak aurretiaz hartzea, txarteldegian edo Museoaren webgunean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.