Prentsa oharra

Lee Krasnerri buruzko solasaldia streaming bidez Guggenheim Bilbao Museoan

Bihar, irailak 29, asteartearekin, elkarrekin antolatu duten Lee Krasner. Kolore bizia erakusketaz arituko dira Barbican Art Gallery-ko Eleanor Nairne eta Guggenheim Bilbao Museoko Lucía Agirre komisarioak, eta solasaldia zuzenean emango du Guggenheim Bilbao Museoak 18:30tan.

Egun Museoan ikusgai den erakusketaren gai nagusiak izango dituzte hizpide bi adituek, baita artista ipar-amerikarraren bizitza sutsua eta haren obra ere. Hitzaldia Museoko entzungelan izango da (sarrerak agortuta daude) eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.

Bizi dugun egoeran kultur eta hezkuntza jardueren irisgarritasuna errazteko helburuarekin, Guggenheim Bilbao Museoak bateratu egingo ditu aurrez aurreko jarduera eta jardun digitala, ahalik eta jende gehienarengana iritsi ahal izateko.

Lee Krasner. Kolore bizia Seguros Bilbaok babestutako erakusketa da.

Hitzaldia streaming bidez ingelesez jarraitu nahi baduzu, sakatu hemen
Hitzaldia streaming bidez gaztelaniaz jarraitu nahi baduzu, sakatu hemen

 

 

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.