Prentsa oharra

Swing dantzaren izar handiak Guggenheim Bilbao Museoan

Caleb Teicher eta munduko hamaika swing dantzari onenetarikoak abuztuaren 21ean eta 22an Guggenheim Bilbao Museoaren atarian izango dira Works & Process programaren barruan.

New York-en egoitza duen Caleb Teicher & Company gaur egungo dantza‑konpainiak Guggenheim Bilbao Museora dator berriro ere. Oraingo honetan, swing-a inspirazio iturri duen lindy hop dantza motaren ikuskizun apurtzaileaz gozatu ahal izango dugu. Ikuskizunean birtuosismo handiko koreografiak, inprobisazio harrigarriak eta umorea uztartuko dira. Museoko emanaldien aurreko egunetan koreografia eta eszenaratzea prestatzeko egoitza egingo dute Bilbon.

Konpainia 2012an sortu zuen Caleb Teicher dantzari eta koreografo ezagunak eta ordutik hainbat pieza egokitu dituzte AEBko dantza-estilo ohikoenak (klakea, lindy hop, edo vernacular jazz) gaur egungo testuingurura egokituz. Oraingo honetan swing estiloa izango da protagonista, zehazkiago esanda lindy hop delakoa. Askotan ikusi ditugu zinema klasikoan Ginger Rogers edo Gene Kelly bezalako izarrak estilo honetan dantzan.

Joyce Theater-ek ekoitzitako Swing 2020 ikuskizunaren munduko estreinaldiaren aurrerapena da.

Works & Process Guggenheimen emanaldia aurtengoan Ford Foundation-ari esker eta Institute of International Education’s Global Travel and Learning Fund eta Stephen Kroll Reidy-ren laguntzaz antolatu ahal izan da.

Zuzendaria: Caleb Teicher

Dantzariak: Evita Arce, LaTasha Barnes, Felix Berghall, Nathan Bugh, Gaby Cook, Andrew Hsi, Michael Jagger, Marie N’Diaye, Joshua McLean, Moe Sakan, Macy Sullivan, Caleb Teicher

Asteartea eta asteazkena, abuztuak 21 eta 22

Lekua eta ordua: Entzungela, 19:00

Sarrerak: 6 € Museoaren Lagunak eta 10 € publiko orokorra; txarteldegian eta Museoko webgunean eskuragarri.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.