Prentsa oharra

Koralaren kontzertua Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan

Koralaren kontzertua Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan

Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrenaren ospakizunekin jarraituz, datorren ekainaren 9an, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatzak eta Villarrobledoko Musika Eskolako Abesbatzak (Albacete) kontzertu bat eskainiko dute Museoko Entzungelan.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta prezioa hiru eurokoa izango da publiko orokorrarentzat eta 1,5 eurokoa Museoaren Lagunentzat.

Iñaki Moreno zuzendari duela, Bilboko Koral Elkarteak Alemanian, Frantzian eta Espainiako antzoki ospetsuetan eskaini ditu kontzertuak. Oraingo honetan, ahotsak Villarrobledoko Irakaskuntza eta Musika Elkartearen Koralarekin elkartuko dira. Talde honek zuzeneko emanaldiak eskaini ditu TVE eta RNE-n, eta Espainiako hiri askotan kontzertuak emateaz gain, sari ugari jaso ditu.

Artea eta musika uztartzeko aukera paregabea, aldi berean Anselm Kiefer erakusketaz eta Museoko Bilduma Iraunkorraz gozatuz.

Egitaraua

1. Circumdederunt me.............C. Morales
2. Adieu, sweet Amarylis.........J. Wilbye
3. Angeli, archangeli.................A. Gabrielli
4. Cantate Domino.................C. Monteverdi
5. La piaga ch’o nel core.........C.Monteverdi
6. Ecco mormorar l’onde.......C.Monteverdi
7. Jauchzet dem Herrn alle Welt...F. Mendelssohn
8. Salve Regina.........................F. Poulenc
9. I´m gonna sing....................Negro spiritual

Bilboko Koraleko Euskeria Abesbatza
Iñaki Moreno, Zuzendaria

II

1. Ave Maria................................J. Arcadelt
2. Ay Linda Amiga.....................Izengabea, XVI. mendean
3. Ave Verum Corpus..............W. A. Mozart
4. El Marino................................Herrikoia, levantetarra
5. Traigo de los valles................Herrikoia, amerikarra (E. Prieto)
6. Mi envero................................J. Pérez Rives
7. Adios Nonino...........................A. Piazzola
8. Habanera de la Mancha......Hitzak: Ismael Belmonte / Musika: Julio Sorribes
9. Ser Manchego......................J. Pérez Ribes

Villarrobledoko A.M.E.V.-ko Ahots Mistoen Korala Eustaquio Puente, Zuzendaria

Eguna: ekainaren 9a, larunbata

Ordua: 19:30ean

Lekua: Museoko Entzungela

Prezioa: Publiko Orokorra 3 euro eta Museoaren Lagunak 1,5 euro

Bilbo, 2007ko ekainaren 8a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.