Prentsa oharra

Keniako baserri-bizitzari buruzko proiekzioa izango da Let's go to the movies! saioan

Guggenheim Bilbao Museoak Let’s Go to the Movies! jardueraren saio berria hartuko du bihar, urtarrilak 30, asteazkenarekin. Ekimen hau British Council-ekin lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu lasaiean lantzea du helburu; horretarako, bideoak, film laburrak, animaziozko dokumentalak eta arte-dokumentalak proiektatzen dira jatorrizko bertsioan.

Oraingo honetan, Kisilu – I’ll Start With Myself dokumentalaren atalez gozatzeko aukera izango du bertaratutako publikoak. Julia Dahr-ek zuzendutako ikus-entzunezko horrek baserritar baten bidaia kontatzen du Kenian zehar, komunitate txikietako baserritarrak batzen diharduen artean, giza jarduerak eragindako lehorte eta ekaitzei aurre egiteko helburuz. Material hori Grierson Trust erakundearen funtsen jabetza da.

Data eta ordua: urtarrilak 30,  18:30

Lekua: Hezkuntza gela                          

Sarrerak: doan Museoaren Lagunentzat eta British Councileko ikasleentzat, egiaztagiria erakutsita; 3 € publiko orokorrarentzat.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.