Karole Vail-ek Hilla Rebay-ren ibilbidea aztertuko du Guggenheim Bilbao Museoan
Datorren ostegunean, otsailaren 18an, Karole Vail, Solomon R. Guggenheim Museum-en arte arduradun albokoa, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan izango da. Bertan Hilla Rebayk artista, bildumagile eta zuzendari gisa izan zuen zeregina aztertuko du, eta Solomon R. Guggenheim Museum-en jatorrian sakonduko du.
Karole Vail Durham Unibertsitatean (Ingalaterra) graduatu zen eta Londresko New Academy for Art Studies-en ikasi zuen. Horrez gain, Solomon R. Guggenheim Museum-en 50. urteurrena dela eta argitaratu den The Museum of Non-Objective Painting: Hilla Rebay and the Origins of the Solomon R. Guggenheim Museum liburuaren egile-kide da.
Hitzaldi hau Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak erakusketa dela eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatu duen zikloaren barnean sartzen da. Bertan Solomon R. Guggenheim Museum-en historia eta Guggenheim Bildumen sorrera aztertu da.
Hitzaldiaren ostean publikoak hizlariarekin solas egin ahal izango du.
Hitzaldia: Artista, bildumagilea, zuzendaria: Hilla Rebay eta Solomon R. Guggenheim Museum-en jatorria
Hizlaria: Karole Vail
Noiz: 19:00etan
Non: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan
Sarrerak: Doako jarduera.
Sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan har daitezke. Aldibereko interpretazioa (ingeles-gaztelania).
Izena eman Guggenheim Bilbao Museoaren prentsa eremuan Museoaren inguruko informazioa jasotzeko. www.guggenheim-bilbao.eus
Bilbon, 2010eko otsailaren 16an