Prentsa oharra

Juan Luis Morazak eta Pau Alsinak Guggenheim Bilbao Museoko Arte eta Zientzia hirugarren jardunaldian parte hartuko dute

EHUren Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan antolatu ditu Museoak jardunaldiak, bere XX. Urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan

Datorren maiatzak 11n, ostegunarekin, Guggenheim Bilbao Museoak Arte eta Zientzia jardunaldiak osatzen dituzten saioetan hirugarrena hartuko du: Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezagutzarako iturri.  Bertan, Juan Luis Moraza, eskultorea eta Vigoko Unibertsitateko irakasle titularra, eta Pau Alsina, filosofian doktorea eta Universitat Oberta de Catalunyako irakaslea, arituko dira. Arteak zientziarekiko duen kognizio-dimentsioaz mintzatuko dira bi profesional nabarmen horiek.

Itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi ezagutza-moduren arteko harremanari helduko diote Arte eta Zientzia jardunaldiek. Bi diziplina horien arteko harreman estu hori publikoari ikusarazteko asmoz, artistak eta hainbat diziplinatako profesionalek parte hartuko dute topaketetan.

EHUren Kultura Zientifikoko Katedra TopARTE lankidetza-programaren parte da; proiektu horren bitartez, Museoak bere ateak zabaltzen dizkie Euskadiko erakunde artistiko eta kulturalen jarduerei. Programaren helburua Guggenheim Bilbao Museoak bere ingurune hurbilarekin duen harremana estutzea da, erakundearen XX. Urteurrenean.

Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología erakundeek lagundutako ekimena.

Agenda

Osteguna, maiatzak 11, 19:00–21:00 h
Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezagutzarako iturri: Juan Luis Moraza eta Pau Alsina

Osteguna, maiatzak 25, 19:00–21:00 h
Zientzia, arterako tresna: Deborah García, Jacobo Castellano eta Sergio Prego

Data: Maiatzak 11

Lekua: Entzungela, 19:00–21:00

Sarrera doan: Ezinbestekoa da sarrerak aurretiaz hartzea, txarteldegian edo Museoaren webgunean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.