Prentsa oharra

Joseph Beuys/Transformer (1998)

JOSEPH BEUYS/TRANSFORMER (1988) FILMA IKUSGAI GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Guggenheim Bilbao Museoak Joseph Beuys/Transformer (1988) dokumentala proiektatuko da datorren apirilaren 17an, asteazkena. Aparteko balioa duen film hau John Halpern artista multimediak zuzendu zuen, Joseph Beuys beraren lankidetzarekin.

Tximista oreina argituz (1958–85) eskuratu berri duela eta, Guggenheim Bilbao Museoak artista honi buruzko erakusketa bat antolatu du, Guggenheim Bildumetako obrekin. Erakusketa hau momentu honetan ikusgai dago Museoko 105. aretoan.

Erakusketa honen osagarri gisa Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan Joseph Beuys/Transformer (1988) dokumentala ikusteko aukera izango dugu jatorrizko bertsioan eta euskarazko eta gazteliazko azpitituluekin, bideo formatuan.

Proiekzioak apirilaren 17an, maiatzaren 15ean eta ekainaren 12an gauzatuko dira. Ordutegia, bestalde, hurrengo hau izango da: 19:30ean JB euskarazko azpitituluekin eta 20:45ean JB gaztelaniazko azpitituluekin.

Sarrerak dohainik eskura daitezke Museoaren Lagunen leihatilan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.