Azaroaren 18ean, ostiralarekin, Janus Rasmussen dj set formatuan aurkeztuko da Art After Dark-en, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan, gaueko 12etan. Rasmussen Kiasmos duoaren parte da,. Ólafur Arnalds konpositore islandiarrarekin batera —Aranals BAFTA baten irabazlea eta hari, piano eta soinu elektronikoetako konposizio minimalez osatutako nahaste berezi baten egilea da—. Janus Rasmussen jatorriz Feroe Uharteetakoa da eta Bloodgroup elektro-pop taldeari egindako ekarpen intelektualagatik ezaguna. Bi musikariek jakin zuten musika minimala eta esperimentala gustuko zutela elkarrekin lanean ari zirenean: Arnalds Rasmussenen soinu-ingeniaria zen garaian. Denborarekin, adiskide onak egin ziren, soinu elektronikoekin esperimentatzen estudioan orduak ematen zituzten adiskideak. Duoaren izen bera daraman 2014an grabatutako Kiasmos lehen albuma Arnaldsen estudioan grabatu zen, Reykjaviken. Lan hau grabatzeko batez ere instrumentu akustikoak (bateriak, besteak beste) eta zuzenean jotzen zuen hari-laukote bat erabili zituzten, sintetizadoreekin, erritmo-kutxekin eta tape delay-ekin batera. 2015ean Swept EPa editatu zen. Bertan, zuzeneko perkusioarekin eta sintetizadoreekin esperimentatu zuten.
Aurretik, 23:00etan Adrian DJ izango da. Adrianek hamabost urtetik gora daramatza “mezua zabaltzen”. Hasieran, lurpean kokatutako Comic’s tabernan. Bertan eskainitako emanaldiekin, bilbotarren belaunaldi oso batek musika beltza ezagutzeko aukera izan zuen. Beranduago, Bullitt Groove Club-en —bere kluba—. Klub hau musika-eginkizun bat zuelako nabarmendu zen. Orain Feverren –Bilbon kokatutako giro diferenteak eskaintzen dituen klub garrantzitsua– jartzen du musika. Kabinan honako hauekin batera aritu da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.
Gauari hasiera emango dio 22:00etan Stanichek. Album batekin (Camino ácido), EP batekin (Cuatro Truenos Cayeron) eta Gabonetako ezusteko garratz samar gisa argitaratu zuen single digital batekin (Jesús Levitante), Ángel Stanich L. pop-aren ermitauak mota guztietako aretoak eta jaialdiak leporaino betetzea lortu du, eta indie nazional berrienaren “Carbura”, “Mezcalito” edo “
Azaroaren 18ko Art After Dark saiora bertaratzen direnek, 22:00etatik 01:00era, zabaldu berria den Francis Bacon: Picassotik Velazquez era erakusketaz gozatzeko aukera izango dute; baita zabaldu berria izango den Hermann eta Magrit Rupf-en Bilduma eta Sam Taylor-Johnson artista britainiarraren Hasperena (Sigh) bideoinstalazioaz ere.
Bilbon, 2016ko azaroaren 9an