Prentsa oharra

Irailaren 17an, Art After Dark

Art After Dark hemen da berriro: Ellen Allien Guggenheim Bilbao Museoan

Allienek BPitch Control diskoetxea sortu zuen eta Berlingo minimal tekno giroko irudi gailena da

Datorren ostiralean, irailaren 17an, Guggenheim Bilbao Museoak berriro abian jarriko du Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsua, non artea eta estatuko eta nazioarteko DJen saioak uztartzen diren.

Oraingo honetan Ellen Allienen emanaldiaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Alemaniako DJ eta ekoizle hori Berlingo musika abangoardiaren bereizgarri den BPitch Control diskoetxeko sortzailetako bat da. Ellen Allienek bere bosgarren diskoa, Dust, ekoiztu du azken urte honetan eta orain Bilbon da emaitzak aurkezteko: teknoa, elektroa, minimala eta musika esperimentala nahasten ditu.

Saioa 22:00etan hasiko da Adrianekin. Adrián Medrano Bilboko Bullit Groove Clubaren sortzailetako bat izan zen eta horretan hasi zen, duela 10 urte baino gehiago, Black Roots gauak antolatzen, hau da, grinaz soularen, funkaren eta jazzaren mezua hedatzen. Egun, Fever klubaren sustatzaile eta zuzendarikide da.

Azken emanaldia Skinny Banana Cap aka Mucho Muchachorena izango da. Mucho Mu ezizenaz ere ezaguna da Bartzelonako MC hori; bera izan zen, 7 Notas 7 Colores taldearen buru zela, gaztelaniaz egindako hip hoparen iraultzaren bozeramaile 1990eko hamarkadaren erdialdera. DJ gisa jarduten duenean Skinny Banana Cap izena erabiltzen du eta Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango da Eivissan, batez ere, eta bereziki Pachá aretoan, musika jarri ondoren.

Ikasturte honetako lehenengo Art After Dark saiora —Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatu da— hurbiltzen direnek Anish Kapoor erakusketa bisitatu ahal izango dute gaueko ordu bata arte. Haren belaunaldian oso eragin duen eta omen handia duen Anish Kapoorri Espainian eskaini zaion lehen erakusketa monografikoa da eta bertan ikusgai daude, batez ere, kolore biziko eta testura joriko eskulturak, industriako materialekin egindakoak. Material horiek, hala nola, zementua, altzairu herdoilkorra, aluminioa, argizaria, erretxinak eta pigmentuak baliatu zituen Kapoorrek eskulturak zirraragarriak izan zitezen. Horrez gain, Bilduma Iraunkorraren aurkezpen Guggenheim Bilbao Bildumarek aukeraketak ere ikusgai dago. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da erakusketa horietaz eta estatuko zein nazioarteko musika elektronikoaz gozatzeko.

Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 publiko orokorra eta 8 Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa da Museora etortzea sarreraren truke gau horretan bertan sartzeko, Fever kluberako txartel bat eman diezazugun). 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.