IKUSI MAKUSI GABONAK MUSEOAN IKUSI
2001eko abenduaren 22tik 2002ko urtarrilaren 5era arte
Guggenheim Bilbao Museoak familiarentzako jarduera barri eta dibertigarriak proposatzen ditu Gabon-epe hauetarako. Hala, 3 eta 12 urte bitarteko haurrek gaika antolatutako bisita-tailerretara joan ahal izango dira, txontxongiloen ikuskizunekin gozatu eta jolas interesgarrietan parte hartu ahal izango dute.
Bisita-tailerretan Museoaren aretoetan barrena ibili eta umeek beraien artelanak sortuko dituzte, gainera, era honetara, artearen inguruko kontzeptuak ikasiko dituzte, estate baterako kolorea, forma, materiala, eskala eta espazioa.
Familiarentzako emanaldietan, Teatro de la Luna antzerki-taldeak familia osoarentzako pentsatuta dauden txontxongilo emanaldi zoragarriak eskainiko ditu Museoko Entzungelan.
Bukatzeko, 2001eko abenduaren 22tik 2002ko urtarrilaren 5era arte, Museora hurbiltzen diren haurrek, dohainik emango zaizkien irakaskuntza gidekin Frank Gehry, arkitektoa erakusketa familiartean bisitatu ahal izango dute giden galderei erantzunez eta proposatzen zaizkien jarduera artistiko dibertigarriak burutuz.
Guggenheim Bilbao Musoak antolatutako Gabon Programa Komunikabideei bihar aurkeztuko zaie 11:00etan Museoaren liburutegian.