Prentsa oharra

Holzer, munduko idazkiak

Bihar, ekainak 21, ostiralarekin, Guggenheim Bilbao Museoak Holzer, munduko idazkiak ikuskizuna eskainiko du: zeinu-dantzaz lagundutako literatur errezitaldia, Rakel R.R. zuzendariak gidatzen duen ARYMUX konpainia irisgarriaren eskutik. Emankizunean Jenny Holzerren testuak irakurriko dira, eta baita artistarentzat erreferente izan diren beste idazle batzuen idazkiak ere, besteak beste, Dima Alzayat, Gabriel Aresti, Bernardo Atxaga, Mohja Kahf, Anna Świrszczyńska edo Kirmen Uribe.

Jenny Holzer. Zera deskribaezina erakusketaren baitan antolatutako ikuskizun honetan Rakel R.R. berak ez ezik, Dana Dajani aktoresa palestinarrak eta Leonardo Castillo eta Aitor Echarte aktoreek ere hartuko dute parte.

Eguna eta ordua: ekainak 21, 19:00

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungela.

Pertsona gorrek begizta magnetikoa izango dute erabilgarri Entzungelan.

Sarrerak salgai txarteldegian eta webgunean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.