Prentsa oharra

Hezkuntza-jaruderak Gurutzeta eta Basurtoko ospitaletan

Guggenheim Bilbao Museoak Gurutzeta eta Basurtoko ospitaleetara eramaten ditu bere hezkuntza-jarduerak

Hamargarren Urteurrena ospatzen duen urte honetan, Guggenheim Bilbao Museoak urte osoan zehar garatzen dituen familientzako jarduerak Gurutzeta eta Basurtoko ospitaleetara eraman nahi izan ditu, Museoaren xede didaktikoa Euskal Herriko gizartearen alor berrietara helarazteko.

Otsailaren 9an Museoak eta osasunerakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta ekitaldi horretan ondokoak egon dira: Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia; Mikel Álvarez, Gurutzetako ospitalearen gerentea; Jon Darpon, Basurtuko ospitalearen gerentea eta Gorka Martínez, BBK Fundazioaren Zuzendaria, BBK Museoko hezkuntza jardueren babeslea den aldetik.

2007ko otsailaren erdialdetik ekainera arte Gurutzeta eta Basurtoko ospitaletan dauden 3 eta 12 urte bitarteko haurrek jarduera eta tailer egitarau zabal eta erakargarri batean parte hartu ahal izango dute. Horietan gaur egungo artea hobeto ezagutu ahal izango dute Museoaren Bilduma Iraunkorretik eta aldi baterako erakusketetatik ateratako irudietaz baliatuz, era dibertigarri eta jostagarrian.

Irudi horiek abiapuntutzat hartuta, haurrak bere artelanak sortuko dituzte ospitaleetako irakasleek lagunduta. Irakasle horiek Museoan jarduera horiek garatzen dituzten artistekin batera landuko dituzte jarduerak.

Garatuko duten egitaraua ondokoa izango da:

Otsaila: Historiadun eskulturak. Eskulturen atzean dagoen hizkuntza ikasiko dute eta hori erabilita istorioak asmatzen ikasiko dute.

Martxoa: Armiarma tailerra. Louise Bourgeoisen armiarmaren inguruan ipuinak asmatuko dituzte.

Apirila: Arte-errezetak. Artearen sukaldean materialak nahasteko “errezeta” guztiak.

Maiatza: Puppy tailerrak. Jeff Koons-en obra ospetsuaren inguruan ipuinak asmatuko dituzte.

Ekaina: Ni han izan nintzen: oroimena eta artea. Gerorako hor geratuko diren artelanak sortuko dituzte oroipenak oinarritzat hartuta.

Haurren beharren eta ahalmenen arabera egitaraua aldatuz edo osatuz joango da urtean zehar.

 

Bilbo, 2007ko otsailaren 9a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.