Prentsa oharra

Haurrentzako ikuskizuna

Hegan egitearen abentura

HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Hegan egitearen abentura  Carlos Fregtman-ek haurrentzat egindako kontakizuna da eta Teleskopio antzerki taldeak datorren igandean, martxoaren 14an, Guggenheim Bilbao Museora gerturatzen diren haurren aurrean aurkeztuko du.

Diziplina anitzeko ikuskizun honek musika, dantza, antzerkia eta txotxongiloak elkartzen ditu. Ikuskizuna Fundación Bilbao Bizkaia Kutxak babesten du eta, batik bat, lau eta bederatzi urte arteko haurrei zuzendua dago.

Teleskopio antzerki taldeak Hegan egitearen abentura obra bi bertsiotan eskainiko du: 12:30etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Biak Museoaren Entzungelan izango dira.

Antzezlana Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza Zuzendariordetzak gaztetxoenentzat antolatzen dituen hezkuntza jardueretako bat da.

Sarrerak Museoaren Lagunen Leihatilan eskura daitezke.

Bilbao, 2004ko martxoaren 12a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.