Prentsa oharra

Harrera bikaina izaten ari da Art & Music Km 0, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzeneko jazz programa

IXO Gruporekin lankidetzan, uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan egiten da, 19:00etatik 21:00etara, Museoaren terrazan

Museoaren terraza agertoki duen Art & Music Km 0, zuzeneko jazz zikloaren baitan antolatu diren lehen hiru emanaldiek harrera bikaina izan dute, eta sarrera guztiak agortu dira hiruretan. Uztileko eta abuztuko asteazken iluntzeetako hitzorduan, kilometro 0 taldeen erritmoa eta nortasuna sorpresa atsegina izan dira giro lasaian egindako kontzertuetan, eta bertaratuek musikaz gozatzeko aukera izan dute lagunarte ederrean zerbait hartzen zuten bitartean.

Sarrerak aldez aurretik erreserba daitezke webguneko esteka honetan zein Museoko leihatilan. Bestela, Museoan bertan ere eros daitezke asteazkenero. Sarrerak konbinatu bat (edo bi kopa ardo, edo bi garagardo) hartzen ditu barne.

Art & Music Km 0 egitaraua

Uztailak 29, CARLA SEVILLA Quartet

Carla Sevilla: ahotsa

Marcos Salcines: pianoa

Tana Santana: kontrabaxua

Juanma Urriza: bateria

Abuztuak 5, IRATI BILBAO Quartet

Irati Bilbao: ahotsa

Mikel Nuñez: pianoa

Aritz Luzuriaga: kontrabaxua

Ander Alonso: bateria

Abuztuak 12, AINGERU TORRE Quartet

Aingeru Torre: saxofoia

Nerea Arrieta: pianoa

Jon Carranza: kontrabaxua

Bittor Meabe: bateria

Abuztuak 19, MATIAS KAPLUN Trio

Matias Kaplun: gitarra

Kike Mora: baxu elektrikoa

Carlos Sagi: bateria

Abuztuak 26, CARLOS VELASCO Trio

Carlos Velasco: gitarra

Israel Santamaria: pianoa

Gorka Iraundegi: bateria

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.