Guggenheim Bilbao Museoak gaur eman du ezohiko ekitaldi horren berri, Museoaren inaugurazioaren XX. Urteurrenaren ospakizun gisa. Reflections doako ikuskizun irekia da, Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren laguntza jaso duena. Okasiorako propio diseinatua, eskala handiko mapaketa-proiekzioa izango da Reflections, tokiko publikoari eta bisitariei zentzumen-esperientzia paregabea biziarazteko jaioa eta ospakizun-urteari amaiera bikaina emateko sortua; izan ere, urte honetan erakusketa eta kultura-jarduera bereziek osatutako programa burutzen ari da Museoa.
Urriaren 11tik 14ra, Frank Gehry-ren eraikin ikonikoa esku-hartze artistiko izugarri bilakatuko da, Tony saria irabazi duten 59 Productions konpainiako bideo-sortzaileei esker. Titanioaren forma organikoak eta Museoaren beirazko Atrio dotorea mihise gisa baliatuko dira, 20 emanalditan 200.000 pertsona baino gehiagok dohainik ikusi ahal izango duten mapaketa-espektakulu batean.