72.673 bizkaitarrek erabili dute jada Bizkaiko Foru Aldundiak postaz bidalitako gonbidapena. Bizkaian erroldatutako adin nagusiko pertsona orok jaso du, eta horrekin Guggenheim Bilbao Museoa doan bisitatzeko aukera izan du urrian, Museoak XX. Urteurrena ospatu duen hilabetean.
Azken asteotan etorritako bizkaitar kopuru handia ikusita, eta oraindik etorri ez direnen bisitaldia errazte aldera, Aldundiak eta Museoak erabaki dute epealdia luzatzea datorren igandea azaroak 5 arte.