Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak Aste Nagusia ospatuko du BBK Jazz Guggenheim Gauak programarekin

2017ko Aste Nagusia ospatzeko, BBK Jazz Guggenheim Gauak jaialdia ospatuko da Museoko Atrioan abuztuaren 22tik 25era. Aurten ere, gaur egungo jazz zaleak eta estatuko nahiz nazioarteko jazz artista gailenak entzuteko interesa duten guztiak bilduko dira Museoan. Bertaratzen direnek, jazz emanaldiak entzuteaz gain, erakusketak gauez ikusteko eta kopa bat hartzeko aukera izango dute, 23:15 eta 02:00 artean.

Asteartea 22

IÑAKI SALVADOR & ANDRZEJ OLEJNICZAK

Asteazkena 23

PEPE RIVERO TRÍO

Osteguna 24

JEREZ TEXAS

Ostirala 25

PERICO SAMBEAT QUARTET

Sarreren prezioa: 16 € publiko orokorra / 8,5 € Museoaren Lagunak, Kide Korporatiboak eta egun horretako bisitariak. Dagoeneko salgai Museoko lehiatiletan eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.