Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Km0 antolatu du berriro ere

Uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan jazz musika, 19:00etatik 21:00etara, Museoaren terrazan

Datorren asteazkenean, uztailak 7, abiatuko da Guggenheim Bilbao Museoan Art&Music Km0 programaren bigarren edizioa, Museoko tabernako terrazan egiten den zuzeneko jazz musika zikloa. Uztaileko eta abuztuko asteazken iluntzeetan izango dira kontzertuak. Bertaratuak harrituta geratuko dira "kilometro 0" musika-taldeen erritmo eta nortasunagarekin, giro lasaian eta lagunartean zuzeneko jazz musikaz gozatzen duten bitartean.

Sarrerak Museoaren webgunean zein txarteldegian erreserbatu daitezke, eta horrekin Txartelak  konbinatu bat du barne (ala bi ardo edo bi garagardo), eta aurten aukera dago pintxo bat ere hartzeko erosketa-prozesuan gehigarri bat ordainduz gero. Sarrera aldez aurretik erostea gomendatzen da, baina bertan ere eros daiteke asteazkenetan, lekua bete arte. 

ART&MUSIC KM.0 2021. Uztaila eta abuztua, 19:00–21:00

PROGRAMA

Uztailak 7. HAM trio

Hilario Rodeiro bateria

Abraham de Román saxoa

Marco Martínez gitarra

Uztailak 14. AMAIA Quartet

Amaia Izarzugaza ahotsa eta pianoa

Andoni Aizpuru saxoa

Jon Carranza kontrabaxua

Unai Olabarri bateria

Uztailak 21. ADOS JAZZ Quartet

Olatz García-Erguin ahotsa

Javier Conde gitarra

Jon Ander Amigo baxua

Ander Hernández bateria

Uztailak 28. Malú Garay Quartet

Malú Garay ahotsa

Raúl Sainz de Rozas gitarra

Javier Mayor kontrabaxua

Juan Luis Castaño bateria

Abuztuak 4. Bittor Meabe Quartet

Josu Salegi saxo altua

Nerea Arrieta pianoa

Jesús Pérez baxua

Bittor Meabe bateria

Abuztuak 11. Gorka Iraundegi Quartet

Elsa Lizundia saxo tenorra

Jon López pianoa

Eric Surmenian kontrabaxua

Gorka Iraundegi bateria

Abuztuak 18. Juan Luis Castaño Quartet

Marcos Salcines pianoa

Raúl Sainz de Rozas gitarra

Eric Surmenian kontrabaxua

Juan Luis Castaño bateria

Abuztuak 25. Aritza Castro Quartet

Adrián Fernández gitarra

Marcos Salcines teklatuak

Eric Surmenian kontrabaxua

Aritza Castro bateria

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.