Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak 2016ko BAFTA sarietan hautagai izandako film-laburrak proiektatuko ditu, Let’s Go to the Movies programaren martxoko saioan.

Guggenheim Bilbao Museoak, bihar asteazkenean, martxoaren 29ean, Let’s Go to the Movies jardueraren martxoko saio hartuko du. Ekimen hau British Council-ekin lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu erlaxatuan lantzea du helburu; hori dela eta, jatorrizko bertsioan, ingelesez, ematen dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte-dokumentalen zatiak.

Oraingo honetan, 2016ko BAFTA sarietan hautagai izandako film-laburren sailkapen batez gozatzeko aukera izango du bertaratutako publikoak. Film-labur horien artean daude, besteak beste, Edmon, Samuel 613 edo Prologue.

Bideoen ondoren, British Councileko irakasleek gidatu eta sustatuko dute parte-hartzaileen arteko elkarrizketa animatua. Museoko Zero Espazio gunean izango da ekimen hau, 18:30etatik 19:45etara.

Sarrerak salgai daude Museoko txarteldegian. Doakoak izango dira Museoaren Lagunentzat zein British Councileko ikasleentzat; publiko orokorrarentzat 3€ izango dira.

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.